Next Euskadi
Aberri Eguna 2021

Prentsa Aretoa

2021/01/13

“Pertsona subertsiboei” buruz Guardia Zibilak daukan agiritegiari Bruselak mugak jartzea lortu du Izaskun Bilbaok

Europako Justizia gaietarako titularrak aste honetan nabarmendu ditu Europako Batasunaren barruan “SINVES -AQUILA” agiritegian jasotzen diren datuak legearen arabera erabiltzeko orduan zaindu behar diren mugak. Agiritegi horretan Guardia Zibilak biltzen eta tratatzen ditu “jarrera subertsiboak dituzten edo antisistema jotzen diren pertsonei” buruzko datuak. Irizpide horiek jasotzen dira Izaskun Bilbao Barandicak Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak eginiko galderari idatziz eman zaion erantzunean. Bilbao Barandicak galdera egin zuen agiri hori existitzen dela jakin bezain pronto

rss Ezagutzera eman
“Pertsona subertsiboei” buruz Guardia Zibilak daukan agiritegiari Bruselak mugak jartzea lortu du Izaskun Bilbaok

ARGAZKIA JAITSI

Bere ekimenean, Europako diputatuak azaltzen zuen  SINVES‑Aquila izeneko agiriak, Guardia Zibilak gordetzen duenak, “jarduera subertsibo edo antisistemekin” zerikusia izan dezaketen pertsonei buruzko datuak jasotzen dituela. Era berean gogora ekarri du Europako Batasunaren 2016/680 Zuzentarauaren babesean (Datuen babesa zigor prozesuan), agiritegi hori soilik erabili beharko litzatekeela ondorengo helburuarekin: "Arau-hauste penalak edo zehapen penalak prebenitzea, ikertzea, detektatzea edo epaitzea, segurtasun publikoaren aurkako mehatxuen aurkako babesa eta prebentzioa barne".

Jarraian azaldu zuen bere susmoa, hau da, agiritegi horretan jasotzen diren datuak izan litezkeela “jarduera administratiboetarako iturri, E-005173/2018 idatzizko erantzun-eskaerarekin egindako galderan zehaztutakoak bezala" (Patxi Zamora kasua).

Bere erantzunean, komisarioak azpimarratu du arau-hauste penalak prebenitzeko, ikertzeko, detektatzeko edo epaitzeko datu pertsonalen tratamendurako artxibo mota horien erabilera arautzen duen zuzentarauaren arabera, "Ezin izango dira geroago helburu administratiboekin tratatu, baldin eta tratamendu hori Batasuneko edo estatuko zuzenbideak baimentzen ez badu”.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua