Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2021/10/02

Unai Hualde: “Eta oraindik irten behar dugu deitoratzera euskararen normalizazio prozesuari oztopoak jartzen jarraitzen dutela”

Manuel Irujo Saria emateko egin ekitaldiaren kariaz, Unai Hualdek, Napar Buru Batzarreko presidenteak, Lizarra Ikastolari egin zaion omenaldia balioetsi du eta euskarak Nafarroako eskualde batzuetan bizi duen egoera deitoratu du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Zentzu horretan adierazi duenez “gaur EAJ-PNV hemen dago, Lizarran dago, Lizarra Ikastolari, Lizarraldean eta Nafarroa osoan euskararen defentsan eta sustapenean lan eginez eman dituen 50 urte oparoengatik eskertzeko”.

Eta oraindik jasan behar dugu gure hizkuntzaren, lingua navarrorum- nafarren hizkuntzaren normalizazio prozesuari oztopoak jartzen jarraitzea, euskararen kontrako sententziekin, eta PSNk Funtzio Publikoko Departamentutik onartzea hauxe bezalako eskualdeetan, eskualde mistoetan, alemanak edo frantsesak euskarak baino balio handiagoa izatea, gehiago puntuatzea” deitoratu du Hualdek.

Adierazpen horiek egin ditu Hualdek Irujo Etxea Elkarteak eman ohi duen Manuel Irujo Saria, aurten XX.a, emateko egin den ekitaldia hasi baino minutu batzuk lehenago. Urte beteko atzerapenarekin egin behar izan da, 2020an osasun arrazoiengatik bertan behera utzi behar izan zelako. Elkarteak bere ekimenik publikoena berreskuratu du gaur, eta omenaldia eskaini dio Lizarra Ikastolari, orain arte egin duen berrogeita hamar urteko ibilbideagatik.

Ekitaldian izan dira Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko Presidentea, Mireia Zarate EBBko idazkari eta SAFren Presidenta, eta Unai Hualde Napar Buru Batzarreko Presidentea, bai eta Geroa Baiko foru parlamentari María Solana eta Blanca Regúlez, Estella-Lizarrako alkate Koldo Leoz eta Geroa Baiko zinegotzi Pablo Ezcurra, ekitaldira joan diren beste agintarien artean.

“Irujo Etxeak balioesten du hezkuntza komunitate honek euskara eta kultura berreskuratzeko egin duen lan nekaezina”, adierazi du Koldo Viñuales Irujo Etxea Elkarteko presidenteak.
Viñualesek sari hau eskaini nahi izan die “azken berrogeita hamar urteotan Ikastolatik igaro diren familiei, irakasleei eta ikasle guztiei. Bai eta Lizarran eta Merindade osoan hezkuntza proiektua babestu eta lagundu dutenei ere”

XX. Manuel Irujo Saria Lizarra Ikastolari ematea erabakitzeko orduan kontuan hartu diren arrazoien artean dago “ahalegin, lan eta ilusio handiz, proiektu hau hazi egin zela gure Merindadeko erreferente bihurtu arte”.

Irujo Etxeak eman ohi duen `seiburua´ Koldo Viñualesen eskuetatik hartu du Joseba Tristánek, Ikastolako zuzendariak, eta Domina Unai Gardokik hartu du, Ikastolako Artezkaritza Batzordeko Presidenteak, Ricardo Gómez de Segura Egako Hiriko zinegotzi ohiaren eskuetatik. Biek eskertu dute saria bai eta dedikatu ere “Lizarra Ikastolaren ametsa betetzea ahalbidetu zuten guztiei”.
Ikastetxea, sozietate kooperatibo gisa, 1970an ireki zen Fortunato Agirrek 1932an abian jarri zuen Euskal Eskolaren lekukoa hartuz. Lehen ikasturtean 24 ikasle matrikulatu ziren, 1975ean 137 izan ziren, 1980ean 371, 1985ean 532 eta gaur egun dira 634.

Proiektua abian jarri zen garaian, hasiera batean, ez zuen bat ere erraz izan: “Ez dugu ahaztu behar garai hartan, euskara, Lizarraldean, hizkuntza hila izateaz gain, ez zuela defendatzaile askorik Nafarroako Hezkuntza erakundeetan”, gogoratu du Viñualesek.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua