Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2021/11/13

Euskal Herriko bost erakunde kulturarekin eta euskararekin

Lehenengo Iruñean, ekitaldi instituzional batean, eta ondoren Lekunberrin, topaketa informal batean, bat egin dute Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarraren Presidente andreak eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente jaun/andreek, hurrenez hurren, Ana Otadui, Pedro Elosegi eta Xabier Ezeizabarrena, denak EAJ-PNVkoak

rss Ezagutzera eman
Euskal Herriko bost erakunde kulturarekin eta euskararekin

ARGAZKIA JAITSI

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuren Aretoan egin da gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatutako VIII. Unibertsitate Eztabaida Txapelketaren euskarazko edizioa. Bertan parte hartu dute baita Mondragon Unibertsitatea (MU) eta Deustoko Unibertsitateak. 

Unibertsitateko ekitaldi horretan bi erkidegoetako erakunde-agintari nagusietako batzuk izan dira.

12:00etan, Napar Buru Batzarreko (NBB) eta Nafarroako Parlamentuko presidente Unai Hualdek Eusko Legebiltzarraren presidente Bakartxo Tejeria hartu du Foru Ganberan, baita Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusien presidenteak ere: Ana Otadui, Pedro Elosegi eta Xabier Ezeizabarrena, hurrenez hurren.

Herrialdeko agintari horiek bigarren aldiz bildu dira Iruñeko foru erakunde legegilean legegintzaldi honetan. Lehenago, Nafarroako Parlamentuak Eukaltzaindiari 2019ko abenduan domina emateko ekitaldia egin zuten. Bertan izan diren agintariak bat etorri dira gure kultura aberasten duen eta Nafarroan hain beharrezkoa den euskararen normalizazioa bultzatzen duen eztabaida oso positibotzat jotzean.

Eztabaida-txapelketaren ondoren, Lekunberriko udalerria bisitatzera eta mahai baten inguruan biltzera joan dira. Bertan, legegintza-ganberek azken aldian dituzten erronkak aztertzeko denbora izan dute, hala nola digitalizazioa edo elkarte-sarearekiko harreman-dinamika berriak. Era berean, topaketak bi erkidegoetako egoera politikoari buruzko iritziak partekatzeko balio izan du, 2022rako aurrekontuen eztabaidak datozen asteetan izango baitira. Bilera horretan, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euro-eskualdearen barruan lurralde guztietan komunak diren proiektuen garrantzia aztertu dute bertaratutakoek, baita Euskal Taldeak Diputatuen Kongresuan egiten duen lanaren ondorioz Estatuak datorren urtean bere lurraldeetan egin ditzakeen proiektuak ere.

NBBko presidente Unai Hualdek baloratu egin du EAJk berriki Kongresuan eman duen bultzada politikoa, Nafarroari Gutxieneko Bizitzeko Diru-sarrera (GGPI) desblokeatzeko, eta gogorarazi du erne ibili behar dela autogobernuaren garapenean eta sakontzean, Nafarroaren kasuan, 2022an egingo den NFEBHLOaren 40. urteurrenaren atarian.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua