Prentsa Aretoa

2025/07/02

Nafarroarekiko konpromiso irmoa berretsi du EAJ-PNVk Berrikuntza Digitaleko Polora egin duen bisitan, zeinak Euskal Taldearen ekimenez bost milioi euroko dotazioa jaso baitu

Aitor Esteban, EBBren presidentea; Maribel Vaquero, Euskal Taldeko bozeramailea; Unai Hualde, NBBko presidentea; eta Mikel Irujo kontseilariak zentro honek Nafarroako industriari eta enpresentzat dakarren jauzi teknologikoa azpimarratu dute

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk Nafarroarekin duen konpromisoa berretsi du gaur, NUPeko El Sario eraikinean kokatuta dagoen Nafarroako IRIS Berrikuntza Digitaleko Polora egindako bisitan. Azpiegitura estrategiko hori egin ahal izan da Kongresuko Euskal Taldeak 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorren tramitazioan zuzenketa bat sartu zuelako, zentro horretako ekipamendurako 5 milioi euroko zuzkidurarekin.

Bisitan parte hartu dute Aitor Esteban, Euzkadi Buru Batzarraren presidentea; Maribel Vaquero, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea; Unai Hualde, Napar Buru Batzarraren presidentea; eta Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Enpresarial  eta Digitaleko kontseilaria, eta zentro horrek Nafarroako industriari eta enpresei dakarkien jauzi teknologikoa nabarmendu dute. Era berean berretsi dute EAJ-PNVk Nafarroako gizartearekin eta Foru Komunitatean inbertsioak egitearekin duen konpromisoa. Bisitan parte hartu dute Javi Ollo EBBko burukide eta Geroa Baiko parlamentariak, Blanca Regulez NBBko burukide eta Geroa Baiko parlamentariak eta Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilariak.

EBBren buru Aitor Estebanek aldarrikatu du EAJ-PNVk eguneroko lanen artean duela Nafarroaren interesak defendatzea. "Nafarroak arduratzen gaitu eta gure aletxoa ematen saiatzen gara". "Batzuei ahoa betetzen zaie forutasunaz hitz egiten, baina forutasuna eguneroko kudeaketa lanarekin defendatzen da, eta horixe egin ohi du EAJ-PNVk Kongresuan eta Senatuan", azpimarratu du. Nafarroako IRIS Berrikuntza Digitaleko Poloari dagokionez; halaber, Estebanek nabarmendu du EAEk eta Nafarroako Foru Erkidegoak "puntakoak" eta "erreferenteak" izan behar dutela "lehiarako abantaila izatera begira".

Maribel Vaquero Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak bere aldetik adierazi duenez, Madrilen lortutako zuzenketek eta inbertsioek, Berrikuntza Digitalaren Poloa errealitate bihurtu dutenak kasu, EAJ-PNVk Nafarroarekin eta bere herritarrekin duen konpromisoa erakusten dute. "Pozgarria da ikustea Kongresuan negoziatzen duguna, batzuetan gauza urrun eta abstraktua dirudiena, horrelako proiektu zehatz eta erreferentziazkoetan islatzen dela, herritarren bizitza hobetzen laguntzen baitute", adierazi du. Kongresuko bozeramaile jeltzaleak berretsi duenez, "honelako proiektuek erakusten dute EAJ-PNVk Madrilen ere Nafarroaren alde lan egiten duela. Lur honekin dugun konpromisoa erabatekoa da. Duela egun batzuk, Nafarroarentzako Hitzarmen Ekonomiko berria babestu eta ospatu genuen Kongresuan. Hitzarmen horrekin autogobernu handiagoa lortzen da, herritarrengandik hurbilen dagoen sistema. Eta urteak daramatzagu Madrildik eskumenak transferitzeko ahaleginean laguntzen, automozio sektorea hobetzen eta Nafarroaren etorkizunaren alde egiten duten proiektuetarako inbertsioak lortzen”.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua