¡Alderdikidetu Nafarroako EAJ-PNV-ra!

Nafarroako EAJ-PNV bizirik dagoen alderdi politiko bat da, eta 100 urte baino gehiagoko historia duena Nafarroan. Orain betetzen dira ia 40 urte alderdia Nafarroan klandestinitatetik atera zenetik, gorabeheraz betetako aldi bat, non EAJk eskuzabala izaten jakin duen, gure foru-idiosinkrasiarekin begirunetsu, eta aldaketarako erakunde eta indar aurrerakoi guztiekin zubiak eseki dituena. Proiektu solidario, integratzaile eta ilusionante bat eraiki dugu gure lurraren aniztasunean oinarrituz.

 

Gaur egun ehunka pertsona gara gure geografia zeharkatzen duen proiektu anitz eta aberasgarri hontan parte hartzen dugunak, honako tokietan Uri Batzarrak ditugularik: Iruña, Altsasua, Tutera, Lizarra, Tafalla, Egües, Igantzi, Baztan, Auritz-Burguete, Etxarri Aranatz, Lesaka, Huarte, Viana, Zizur Nagusia eta Arantza.

 

Beti solidaritatetik, maitasunetik, bere aniztasunerako errespetuarekin eta gainerako foru-lurralde anaiekin zubiak eraikitzeko gaitasunarekin, lur honi begiratzen dion proiektua.

 

Ilusioz beteriko proiektu garden honen parte izatea desiratzen baduzu, edo gure jarduerei buruzko informazio gehiago izan nahi baduzu, deitu 948-211974 telefonora edo bidali email bat idazkaritza.nbb@eaj-pnv.eus helbidera.

 

Ateak zabalik ditugu zuretzako.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
Jarrai iezaguzu Telegramen