Berriak
NBB
2026/10/23
Javi Ollo, Aitana Duque eta Anika Luján Geroa Bairen hautagaiak izango dira Kongresu eta Senaturako
Javi Ollo, Aitana Duque eta Anika Luján EAJ-PNVko alderdikideak Geroa Bairen hautagaitzan joango dira azaroaren 29ko Kongresu eta Senaturako hauteskundeetara. Javier Ollo Martínez eta Aitana Duque Martínez Diputatuen Kongresurako hautagaitzako kide izango dira Anika Luján Martínez Senaturako hautagaitzan joango da
Nafarroa
2026/10/15
Nafarroako EAJ-PNVk egoki jo du I+G+B eskuduntzen transferentziarako akordioa eta Pedro Sánchezek Nafarroarekin hartutako konpromiso guztiak betetzea erreklamatu du
Unai Hualde Napar Buru Batzarraren presidenteak gogora ekarri du I+G+B eskuduntzen transferentzia jasota zegoela EAJ-PNVren eta PSOEren arteko inbestidura akordioan. Bete gabe jarraitzen du beken transferentzia, akordio berean jasotzen zena
Nafarroa
2026/09/29
Fortunato Agirre konpromiso anti-faszistaren erreferente gisa aldarrikatu du Nafarroako EAJk, eraila izan zenetik 90 urte igaro direla gogoratuz
Unai Hualdek gaur nabarmendu nahi izan du “gizaseme garbi eta abertzale baten figura”, konpromiso irmoa erakutsi baitzuen “Herriarekin, justizia sozialarekin, demokraziarekin eta giza eskubideen defentsarekin”
NBB
2026/09/18
Nafarroako EAJ-PNVk Geroa Bairen aldeko apustua berretsi du, etorkizunerako Nafarroa anitza eta askotarikoa eraikitzeko
Unai Hualde Napar Buru Batzarraren presidenteak adierazi duenez “oraintxe berritu dugu datozen urteetako erronkei aurre egiten lagunduko digun proiektua”
NBB
2026/07/07
"Sanferminetako zapitxoa" ematearekin batera, Nafarroako EAJ-PNVk Iñigo Urkulluri aitortu nahi izan dizkio autogobernuaren mesedetan egin duen ekarpena eta euskal lurraldeen arteko elkarlanaren alde eman duen guztia
Napar Buru Batzarrak (NBB) eta Iruñeko Uri Buru Batzarrak sanferminetan egin ohi duen ekitaldian omendu nahi izan dute Lehendakari eta EBBren presidente ohia
Nafarroa
2026/07/02
Nafarroako EAJ-PNVk 'San Ferminetako zapia' emango dio aurten Iñigo Urkullu Renteria Lehendakari eta Euzkadi Buru Batzarraren presidente ohiari
Napar Buru Batzarrak eta Iruñeko Uri Buru Batzarrak goraipatu eta nabarmendu nahi izan dute Urkulluk Euzkadi hobe baten alde egin duen lan handia
Nafarroa
2026/06/17
Manuel Irujo plazak badu bere plaka Lizarran
Lizarrako EAJ-PNVk iragarri du ildo beretik lanean jarraituko duela aintzatespen hau osatu dadin On Manueli dedikatutako estatua eraikiz
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroako EAJ-PNVk ostiralean gogoratuko du José Manuel Goikoetxea “Fardel”en ibilbide politiko, instituzional eta pertsonala
Ekitaldirako sarrera librea ezarrita dago Iortia Kultur Etxeko edukiera bete arte, eta 18:30etan emango zaio hasiera. Mahai inguru batean partekatuko dituzte omenduaren bizipenak, historia eta memoria
Nafarroa
2026/04/21
Euskal Taldeak Nafarroari buruzko akordioak noiz beteko dituen galdetu dio Gobernuari
Maribel Vaquero bozeramaile jeltzaleak Espainiako Gobernuari eskatuko dio azal dezala nola doan Nafarroako Foru Komunitateari transferitu behar zaizkion eskumenen garapena, EAJ-PNVk eta PSOEk Sanchezen inbestidurarako egindako akordioaren xede izan zirenak.
EBB
2026/03/01
EAJ-PNVk Manuel Irujo omendu du Amaiurren, “Nafarroak XX. mendean eman duen erreferente politikorik handiena”
Euzkadi Buru Batzarreko eta Napar Buru Batzarreko burukideak izan dira gaur Amaiurko Gaztelua Fundazioak eta Amaiurreko herriak Irujoren figurari gorazarre egiteko antolatu dituzten ekitaldietan, eta Unai Hualde NBBren presidenteak gazteluko monolitotik aldarrikatu ditu alderdi jeltzaleak Nafarroan dituen “oraina eta etorkizuna”
Nafarroa
2026/02/14
EAJ-PNV Nafarroak zentralitate politikoa aldarrikatu du eta autogobernu gaietan anbizio handiagoa eskatu du
Urteroko Ohiko Herrialde Batzarra dela eta, Unai Hualdek adierazi duenez, "populismoa eta ultraeskuina lan serioarekin borrokatzen dira, ez oihu eta zarata gehiagorekin"
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroako EAJ-PNVk munizipalismoaren egitekoa aldarrikatu du euskal nortasunaren eta autogobernuaren defentsan
Napar Buru Batzarrak "mugarri demokratiko" gisa gogoratu du gaur 49 urte Etxarri Aranatzen onartutako manifestua eta artean ilegalizatuta jarratzen zuen Ikurrina jarri izana


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















