Prentsa Aretoa

2026/04/21

Euskal Taldeak Nafarroari buruzko akordioak noiz beteko dituen galdetu dio Gobernuari

Maribel Vaquero bozeramaile jeltzaleak Espainiako Gobernuari eskatuko dio azal dezala nola doan Nafarroako Foru Komunitateari transferitu behar zaizkion eskumenen garapena, EAJ-PNVk eta PSOEk Sanchezen inbestidurarako egindako akordioaren xede izan zirenak.

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak Nafarroari buruzko akordioak noiz beteko dituen galdetu dio Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Taldeak galdera bat egingo dio asteazken honetan Angel Víctor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroari, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoan ezarritako eskumenak garatzeko zain dauden gaiei buruz.

Gai hori EAJ-PNVk eta PSOEk 2023an Pedro Sanchezen inbestidurarako sinatutako akordioaren 5. puntuan jasota dago. Bertan, Nafarroari buruzko klausula espezifiko bat eta Estatuaren eskumenen transferentziei buruzko erreferentzia oso zehatzak jasotzen dira.

Maribel Vaquerok Lurralde Politikako ministroari egingo dion galdera kopiatuko dugu: Beteko al ditu Gobernuak EAJ-PNVrekin Nafarroari buruz lortutako akordioak?

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua