Prentsa Aretoa
2025/07/04
EAJ-PNV Nafarroak Manu Ayerdi Napar Buru Batzarreko presidente ohi eta Nafarroako Gobernuko presidenteorde ohiari emango dio “San Ferminetako zapia”
Napar Buru Batzarrak eta Iruñeko Uri Buru Batzarrak Ayerdiren lana, konpromisoa eta dedikazioa aintzatetsi nahi dute EAJ-PNV Nafarroak urtero egiten duen San Ferminetako ekitaldian
Manu Ayerdi Olaizola Napar Buru Batzarreko (NBB) presidente ohiak, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde ohi eta Garapen Ekonomikoko kontseilari ohiak eta gaur egun Nafarroako ordezkaria Aberri Batzarrean jasoko du aurten EAJ-PNV Nafarroak urtero banatzen duen "San Ferminetako zapia".
Ekitaldia uztailaren 7an izango da, eta bertan izango dira Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) kideak, Aitor Esteban presidentearekin; Napar Buru Batzarreko (NBB) kideak, Unai Hualde presidentearekin; eta Manu ayerdiren agintaldian berekin bat egin zuten EBBko eta NBBko burukide ohiak.
Napar Buru Batzarrak eta Iruñeko Uri Buru Batzarrak urtero aitortzen dute alderdikide baten lana, konpromisoa eta dedikazioa "San Ferminetako zapia" ematearekin, eta, oraingoan, EAJ-PNVk Manu Ayerdi Olaizola aintzatetsiko du alderdiaren ordezkari gisa egindako lanagatik bai barne karguetan bai kargu publikoetan ere, bai eta bere ibilbidearen zati handi bat gure lurraren garapen ekonomikoa hobetzen lan egiteagatik ere.
Unai Hualde NBBko presidenteak adierazi duenez, "bizitzen ari garen une nahasietan, inoiz baino zentzu handiagoa du Manu bezalako pertsonen balioa aitortzeak, bere ibilbide osoan etika, zintzotasuna eta gardentasuna beste ezeren gainetik jarri dituen arduradun publiko bikaina baita".
Nabarmenak...
Nafarroa
2025/11/03
Nafarroa
2025/10/28
Nafarroa
2025/10/11
Nafarroa
2025/10/10
Nafarroa
2025/09/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























