Berriak
EBB
2019/04/18
EAJ-PNVk euskal emakume eta gizonak deitu ditu bozkatzera Euskadik bere askatasun osoa lortzeko bidean aurrera egiten jarrai dezan
Mireia Zaratek eta Aitor Estebanek aurkeztu dituzte adierazpena eta talde jeltzaleak igandean, Bilbon,Aberri Egunaren kariaz egingo duen jaia
Nafarroa
2019/04/04
José Antonio Urbiola zendu da, EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko presidentea eta ezinbesteko abertzalea
José Antonio Urbiola Machinandiarena, EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko presidentea gaur, osteguna,apirilak 4, zendu da 81 urte zituela. Pertsona eskuzabala, solidario eta ekintzailea eta, bereziki, abertzale eredugarria. Nafarroako EAJ-PNVren kide esanguratsua izan zen, sasoi batean Herri Batasunako kide ere izan zen.
EBB
2019/02/28
Xabier Arzalluz zendu da, euskal abertzaletasunaren lider historikoa, 86 urte zituela
Euzkadi Buru Batzarraren presidentea izan zen bi hamarkadatan, Euskal Herriaren askatasunen defendatzaile sutsua eta gaur gozatzen dugun Euskadi moderno eta aurreratuaren egilea
Europako Legebiltzarra
2019/02/13
Izaskun Bilbaok Ekonomia Ituna eta Ekonomia Hitzarmena aldarrikatu ditu Estrasburgon, Europako etorkizuneko Ogasuna antolatzeko eredu gisa
Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteordeak Estrasburgon aldarrikatu du Euskal Ekonomia Ituna eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena eredu izan daitezkeela Europako etorkizuneko Ogasun ministerioa diseinatzera begira
EBB
2019/02/03
Ortuzarrek ohartarazi du “helburua begi bistatik galtzea eta konfiantza gehiegi izatea” direla EAJ-PNVk maiatzeko udal, foru eta Europako Hauteskundeei begira izango duen “oposiziorik handiena”
5.000tik gora alderdikide eta alderdizaleren aurrean, Urkullu lehendakariak argi utzi nahi du BECen bere Alderdiak eta bere Gobernuak ez dutela nahiko jotzen ekonomiaren eboluzio ona eta langabeziak behera egin izana: “Hemen inor ez dago konforme, lanean jarraituko dugu enplegu gehiago eta hobeak lortzeko”
EBB
2019/02/03
EAJ-PNVren Aberri Batzarrak Izaskun Bilbao Barandica izendatu du zerrendaburu maiatzaren 26an Europako Parlamentua aukeratzeko egingo diren hauteskundeetarako
Aitor Esteban izango da Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua, Mikel Legarda Arabakoa eta Joseba Agirretxea Gipuzkoakoa, oraindik data ezarri gabe duten hurrengo hauteskunde orokorretan
Nafarroa
2019/01/30
Manu Ayerdi asegura el “compromiso firme” del Gobierno con el desarrollo y la I+D+i
Un futuro basado en la innovación, el conocimiento y el desarrollo de toda la sociedad. Un proyecto en mente de Manu Ayerdi que pasa “por el reto de trabajar bien la Estrategia de Especialización Inteligente (S3) en Navarra”.
Europako Legebiltzarra
2019/01/30
Pablo Ibarren auzian aritu den epaimahaiko kide batek bere erabakian atzera egin duela ikusita, berehala esku hartzea eskatu dio Izaskun Bilbaok Europako Batzordeari
EAJ-PNVko eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandikak Europako Batzordeari eskatu dio berehala esku hartzea, Pablo Ibar errudun jo duen prozesu judizialaz jakiteko “beranduegi izan baino lehen”.
Nafarroa
2019/01/18
Goizaldean Altsasuko batzokiaren kontra egin den “eraso faxista ” gaitzetsi eta “onartezin” jo du EAJ-PNVk
EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko presidente Unai Hualderen esanetan “muga guztiak gainditu dira,ohiko pintadak egiteaz gain egoitzako sarbidea porlanez ixtean”.
Nafarroa
2018/12/21
Onartu egin dira Nafarroak 2019rako izango dituen aurrekontuak, UPN, PSN eta PPN alderdiek ezezkoa eman arren
Lautik lau. 2019ko aurrekontuak errealitate bihurtu dira, Foru Erkidegoari 4.016 milioi emango dizkiote, 2015an baino 558 gehiago.
NBB
2018/12/05
EAJ-PNVk “harrituta eta suminduta” sentitzen dela adierazi du, Nafarroako JANek manadaren auziaren inguruan hartu duen erabakiagatik
EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko presidente Unai Hualdek aditzera eman duenez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak egitateak,sexu-erasotzat baino, abusutzat jotzeko eman duen epaiak areago egiten du “gizartearen eta justiziaren artean gaur egun dagoen zatiketa”
Nafarroa
2018/11/23
Araba sarea, jada Iruñan dagoen solidaritate eta espioi istorioa
Gaur ‘Araba Sarea' erakusketa ibiltaria Iruña-n inauguratu da. Emakume ikusezinak, solidaritatea eta espioitza (1936-1947)‘. Kondestable-Jauregiak datorren abenduaren 16ra arte hartzen duen espioi eta erresistentzia istorioa. Erresistentzia antifrankistako subjektu aktibo bezala eta aliatuen kausarako laguntzan emakumeen papera nabarmentzea bilatzen duen erakusketa. Borroka istorio bat luxusko lekukoekin.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















