Prentsa Aretoa

2017/07/07

‘Zapitxoa‘ Mari Paz López lagun handiarentzat

Getxon jaio zen (Bizkaia). Bizitza zati handiena Iruñean egin du, edo,hobeto esanda, Nafarroako EAJ-PNVren egoitzan. 1977an alderdikidetu zen, horretarako aukera izan zuenean. Urte hartatik aurrera, berak eta bere senarrak gogor lan egin zuten, oso gogor, lur honetan euskal abertzaletasunaren sustraiak finkatzeko.

rss Ezagutzera eman
 ‘Zapitxoa‘ Mari Paz López lagun handiarentzat

ARGAZKIA JAITSI

Bera da Mari Paz López Amézaga, Euzko Alderdi Jeltzaleko militante historikoa, eta gaur, uztailaren 7 honetan, Iruñeko egun handian, zapitxoa jaso du Unai Hualde EAJ-PNVren NBBko Presidentearen eta Pedro Garcés Iruñeko Uri Buru Batzarreko Presidentearen eskutik. Ekitaldi hunkigarri honetan  elkartu dira berarekin EAJ-PNVren EBBko Idazkari andre Mireia Zarate eta Mari Pazen betiko alderdikideak.

Ekitaldi hunkigarrian eta alderdikideez inguratuta, Mari Pazek gogora ekarri ditu Nafarroan egin duen lana eta hainbat bizipen.  Esate baterako,Josu senarra EAJ-PNVren UBBko presidente izendatu zuten eta hurrengo egunean Diario de Navarra  egunkarian argitaratu zuten ez zela beren dendan erosi behar, “familia abertzalea zelako”.

Era berean ekarri ditu gogora Alderdiak Nafarroan bizi izan duen unerik latzenak,Nafarroako alderdikide gehienak EAJtik irten zirenean Eusko Alkartasuna  sortzeko. “Alderdian gutxi batzuk geratu ginen. Asko sufritu genuen eta eraso egin gintuzten” gaineratu du. Dena dela, ez du erresuminik sentitzen, guztiz alderantziz, oso harreman ona baitu EAko militanteekin.

Unai Hualdek gogoratu du Mari Pazek “Alderdiko figura historikoak” ezagutu zituela,besteak beste Jesús María Leizaola, José Antonio Ardanza edo Manuel de Irujo, azken honi harrera egitera joan baitzen Noaingo aireportura, erbestetik bueltatu zen egunean. Sabino Arana Fundazioaren sorreran parte hartu zuen eta ardurarik nagusiena izan zuen 1987 eta 1988 urte bitartean, NBBko Idazkari eta EBBko burukide izan zen aldian.

“Bihotzez nafar sentitzen den honek Alderdiari eskertu dio jakiteko eta mundura zabaltzeko eman dion aukera. Gazteluko plazako batzokira iritsi zenean herritarrengana eta politikara zabaldu zen, baina benetan, bera izan da guri  gehien eman diguna: debozioa,maitasuna eta elkartasuna, eta gainera Alderdiak Nafarroan bizi dituen unerik latzenetan izan da”, esan du Hualdek.

Azkenik, José Antonio Urbiola lagunak eta NBBko presidente ohiak hunkituta gogoratu ditu “Nafarroan euskal kausaren alde eman dituen leialtasuna,laguntza eta debozioa, eta hori mila zapirekin ere ezin da ordaindu.  Horren buru argitasunez egin duen lana eta Nafarroan Alderdiari erakutsi dion maitasuna gu guztion gogoan geratuko da betiko. Uztailaren 7 honetan Iruñean jartzen diogun zapi hau da guk eskaini ahal diogun gutxienekoa” ezarri du Urbiolak.

Alderdikidetu
Aberri Eguna 2017
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen