Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Prentsa Aretoa

2017/09/13

EGIk ‘Ostarte‘ aurkeztu du, euskal gazteriaren prestakuntza eta ahalduntze prozesuan laguntzeko sortu den aldizkaria

EAJ-PNVren gazte erakundeak paperean eta euskarri elektronikoan zabaldu duen aldizkariarekin eragile sozial eta politiko baliagarri eta eraginkorra izateko duen borondatea azpimarratu nahi du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Euzko Gaztedi-EGI erakundeak ‘Ostarte’ aldizkaria eman du ezagutzera, EAJ-PNVren gazte erakundeak euskal gazteriaren prestakuntza eta ahalduntze prozesuan aurrera egiteko helburuarekin abian jarri duen egitasmoa,  zeinen bidez eragile sozial eta politiko baliagarri eta eraginkor izan nahi duen. ´Ostarte´ hitzak berak adierazten duenez, iluntasunean argitzen duen argia izan nahi du eta baloreak eta ezagutza transmititzearren bidez, gazteri kritikoa sortzen lagundu nahi du, planteatuko zaizkion gai eta erronkei arrazoitutako erantzunak emateko gai izango dena.Aldizkariaren lehen zenbakia aurkeztu dute gaur, Sabin Etxean, Mireia Zarate Euzkadi Buru Batzarreko Idazkari eta EGikideak eta Alexander Zapirain argitalpen berriaren koordinatzaileak.

Zaratek azaldu duenez EGI erakundean eta EAJ-PNV osoan “argi eta garbi daukagu Euskadi nazioa eraikiko badugu, gazteri prestatu eta kritikoa behar dugula, bere nazioa goitik behera ezagutuko duena eta, aldi berean, munduari jarrera irekiarekin begiratuko diona. Helburu horrekin sortu da `Ostarte´”. EBBko Idazkariak era berean esan du Alderdiarentzat “lehentasuna dela” euskal gazteria ahalduntzeko lana egitea “eta lan horri ekingo diogu gogotsu“ esan du.

Alderdi politiko baten gazte erakundea den aldetik, EGIk bilatzen du bere eginkizuna “alderdikideentzat egina den erakunde baten funtziotik” harago joatea, eta `Ostarte´ aldizkariarekin euskal emakume eta gizon gazteen zerbitzura jarri da. Horretarako, orain arte egin dituen proposamenak eta izan dituen baliabideak zabaltzea eta indartzea proposatu du, prestakuntzari indar berezia emanez, alderdi hori delakoan gazteriak etorkizunera begira duen aktibo nagusienetakoa. Halaber, ekimen honen bidez, EGIk erakunde bizi eta antolatua dela erakutsi nahi du, hau da, Euskadiren abantzamendu sozial eta politikoari lagunduko dioten tresnak eta ekimenak eskaintzeko gai dena” baieztatu du Zapirainek.

‘Ostarte’ aldizkaria sei hilero argitaratuko da eta gazte talde jeltzaleak ezarritako helburuei erantzuten dien lau ardatz nagusi izango ditu (politika, ekonomia, kultura eta oroimena). Aldizkaria think-tank izateko helburuarekin sortu da, hau da, iraganeko esperientziak (oroimena eta historia) etorkizunerako proposamenekin uztartzeko lana egingo da, alde batetik errealitateari eta lehenagoko zio eta inguruabarrei buruzko irakaspena eskaintzeko eta, beste alde batetik, gaurko erronkei erantzuna emango dioten proposamenak planteatzeko eztabaida-gune izateko. Halaber, aldizkari berriak gazteriaren errealitatea kudeatzen duten kanpoko eragileen adierazpenak eta irizpideak ere jasoko ditu, esparru akademiko eta profesionalari buruzko aholkuak emateko. Halaber, EGIkideek eurek ere tarte bat izango dute argitalpenean eta beren aukerako gaiei i buruzko ideiak eta irizpideak adierazi eta argudiatu ahal izango dituzte.

Zapirainen esanetan, “Euzko Gaztedi-EGI martxan dago, bere helburuak ezagutzaren eta borondate politikoaren bidez lortzeko prest dago. Agirre lehendakariak berak esan zuen bezala ‘herriak ez dira egun bakar batean eraikitzen´ eta hori da hain zuzen gazte erakundearen helburua: Euskadi Estatu propio, humanista eta aurrerakoi bihurtzea. Baina erronka honi aurre egiteko, beharrezko dugu gazteria prestatuta eta ahaldunduta egotea eta gaitasun kritiko eta independentea izatea. ‘Ostarte’ proiektu honen zerbitzura egongo den tresna gisa sortu da, batzuetan ilun agertzen zaigun panoraman argi apur bat ekarriz” “Euskadiko gazteok Euskadi hobea exijitzen dugu, baina Euskadik ere gure onena exijitzen du” azpimarratu du Zaratek.

Lehen zenbakia

`Ostarte´ aldizkariko lehen zenbaki honetarako, elkarrizketa egin zaio Iñigo Urkulluri eta Lehendakariak politikari eta autogobernuari buruzko galderak erantzun ditu. Pedro Luis Uriartek ere lekutxo bat izan du argitalpen berrian eta Kontzertu Ekonomikoaren nondik norakoak azaldu ditu, hau da, zer diren, gizartean nola ulertzen diren eta zer nolako etorkizuna izan dezaketen. Tarte kulturala Benito Lertxundi abeslari gipuzkoarrak hartu du eta kulturari eta politikari buruzko ikuskera azaldu du. Novia Salcedo fundazioak euskal gazteriak lan esparruan dituen erronkak landu ditu. Edukien artean esanguratsua ere bada Gerardo Bujanda gudariarekin izandako elkarrizketa. Eduki hauek guztiak EGIkideek idatzitako iritzi artikuluekin eta umore eta satirara dedikatutako orrialdeekin osatu dira.

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdikidetu
Geroa Bai
Alderdi Eguna 2017
Nafarroako Parlamentua
Jarrai iezaguzu Telegramen