Prentsa Aretoa

2018/02/26

José Antonio Urbiola: “Gaur egungo Espainiako proiektua, porrot egin duen proiektua da”

Tierra Estella-Lizarreria-ko Gure Esku Dago mugimenduak ekimen ezberdinak antolatu ditu zonaldean erabakitzeko eskubidearen inguruan, eta azkenekoa joandako larunbatean otsailak 24ean izan zen Lizarrako Gazteriaren etxean.

rss Ezagutzera eman
José Antonio Urbiola: “Gaur egungo Espainiako proiektua, porrot egin duen proiektua da”

ARGAZKIA JAITSI

Ekimen honetan Laura Mintegi, Laura Perez, Iñaki Bernal eta Jose Antonio Urbiolak hartu zuten parte, Cristina Berasain lizartarra moderatzaile gisa egon zelarik. Eztabaida aberatsa eta bizia izan zen. Bakoitzak bere ikuspuntu politikotik hitzegin zuen erabakitzeko eskubidearen inguruan, eta ñabardura bereizleak egon ziren arren, esan daiteke laurak batzen zituena erabakitzeko eskubidearen ahobateko defensa zela.

NBBeko presidente ohiak, Jose Antonio Urbiolak, denbora guztian defendatu zuen erabakitzeko eskubidea, eta “beldurra galtzera animatu zuen, gaur egungo Espainiako proiektua porrot egin duen proiektua delako”. “ Jokoaren arauak aldatzeko kontituzioa moldatzeko prozesu bati buruz hitzegiten da, baina arazoa ez da 78ko Konstituzioa, denboran askoz atzerago doa”, adierazi zuen  Urbiolak.

Bestalde, Urbiolak esan zuen ez direla erabakitzeko eskubidea eta giza eskubideak bata bestearengandik aldendu behar. “Aberri independiente bat nahi dudala esaten dudanean, adierazle ekonomiko eta social on batzuekin nahi dudala ulertu behar da, Euskal Herri aske batean zoriontsuagoak izango ginatekela uste dut, zoriontasuna bezala ulertuz gizarte solidario eta justu bat”.

Ekimenak apirilaren 21ean jarraituko du, herrien arteko jaialdi solidario bat egongo delarik. Estella-Lizarran izango da, eta bertan geografiako puntu ezberdinetatik etorritako artista eta kultur espresio desberdinak topo egingo dute.

Azkenik, maiatzaren 6an, kontsulta herritarrak ospatuko dira. Guzti horri, laster abiatuko den sinadura bilketa batu behar zaio.

Gure Esku Dago Lizarraldetik azaldu zuten “aukera paregabea dugu Lizarraldeko hiritarren borondatea ezagutzera emateko. Modu berean, ziur gaude honek etorkizuna elkarlanean eraikitzeko aukera emango digula”. Zentzu honetan,  Gure Esku Dago hiritarrak animatu zituen parte hartzera.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua