Prentsa Aretoa

2018/08/07

Unai Hualde: “Une garrantzitsuenetan laukoa izan da 2015ean lortutako aldaketa eta ikuspegi historikoarekin ardura izan duena”

Gaur egin diote elkarrizketa Onda Vasca irratiko ‘Euskadi Hoy’ programan, eta bertan, EAJ-PNVko Napar Buru Batzarreko (NBB) presidenteak, Unai Hualdek, “oso pozik dagoela” adierazi du Uxue Barkosek Geroa Bai-ko zerrendako lehenengo postuan egoteko duen asmoarekin 2019ko hauteskundeetan.

rss Ezagutzera eman
Unai Hualde: “Une garrantzitsuenetan laukoa izan da 2015ean lortutako aldaketa eta ikuspegi historikoarekin ardura izan duena”

ARGAZKIA JAITSI

Era berean, Hualdek UPN egiten ari den oposizioa kritikatu du, “errealitatetik kanpo” daudela esanez, eta gehitu du legegintzaldiko “une garrantzitsuenetan” eta gizarte aurrerapenen arloan, “PSN beti egon dela UPNren eta PPren alde, María Chiviteren hitz goratuetatik haratago, bermatu zuenean UPNek ez duela bere laguntzarekin gobernatuko”. Lauko kideen arteko harremanari dagokionez, Hualdek aitortu du “ez dela sekula ere erraza izan, baina egia dela Geroa Baik, EH-Bilduk, I-Ek eta Podemos-Ahal Duguk frogatu dutela une garrantzitsuetan ardura hartu dutela 2015ean lortutako aldaketa eta ikuspegi historikoarekin”.

Atzo Madrilen Immigrazioaren Sektore Konferentziak izan zuen bilerari dagokionez esan du orain arte funtzionatu ez duena “Estatuaren koordinazioa izan dela”. “Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak egin dituzten eskariak guztiz logikoak direla” nabarmendu du, eta hauxe gehitu du: “Migratzaileei arreta emateko baterako ardura dugu. Nafarroa, bai errefuxiatuen krisian eta migrazio krisian ere, beti hortxe egon den Autonomia Erkidegoa da, konpromisoa eta elkartasuna adieraziz eta Estatuari baliabideak emanaz, baina zoritxarrez Estatua izan da huts egin duena”.

Horri dagokionez, Hualdek gogorarazi egin du Nafarroan Herrien Defendatzaileak egindako txostena. Bertan agerian utzi ziren “Madrilek izan zituen askotariko koordinazio akatsak, etapa berri honetan zuzendu beharko liratekeenak”.  Ildo horri jarraituz PSN ere kritikatu du esanez “horrelako gai mamitsuan beharrezkoa dela alderdikerietatik ihes egitea” eta adierazi du “lekuz kanpo daudela” Nuria Medinak atzo esandakoak, “Barkosen gobernuari lankidetza gehiago” eskatu zionean hain zuzen ere.

2019ko hauteskunde erronkari dagokionez Hualdek gogorarazi du “Gero Baik irailean primarioak martxan jarriko dituela parlamenturako lehenengo hautagaia aukeratzeko”. Ondoren, Uxue Barkosi buruz esan du “ez dagoela dudarik, Nafarroak izan duen presidenterik onena bera dela”.

UPNren oposizioari dagokionez adierazi du uste duela ez dela gogorra izango baizik eta “errealitatetik kanpokoa”, erregionalistek “oposizioa identitate gai batzuen inguruan egiten baitute soilik, eta gizarteak beste errealitate bat bizi baitu, arazo horiek artifizialtzat joz”. Nafarroako EAJ-PNVren presidenteak uste du laukoak guztien artean adostasunetara iristeko zailtasunei aurre egin diela frogatu duela eta “ez dela gertatu batzuk uste zuten apokalipsia, eta egiaztatu egin dutela beste modu batean gobernatu daitekeela, modu sozialagoan, pluralean eta parte-hartzailean, UPNek PSNren laguntzarekin izan dituen 30 urteen ondoren”.

Argi duena da “mitoak apurtu direla, eta horrek min egiten diola UPNri eta ez zaiola batere komeni hurrengo hauteskundeetarako”. “Datu makroekonomikoak hortxe daude, publikoak dira, eta argi dago apokalipsirik ez dela gertatu” gogorarazi du jeltzaleen buruak.

Hualderentzat UPNren mitoak hautsi egin dira, “besteak beste kudeatzaile onak zirenaren mitoa, Nafarroan UPNren gobernuek agerian utzi dituzten arazo asko jakin direnean, besteak beste CAN desagertzea, garraioaren hiria izatea milioidun epaiekin, etab”.

Volkswagen-i buruz itxi gabe dagoen akordioari dagokionez (erregionalistek azken orduan jakinarazi zutena Rajoyren aurrekontuak onesteko), Gero Bairen parlamentariak “diru hori Nafarroara iristea espero du, baina uste du zaila izango dela”. Horri dagokionez gogorarazi du “UPNek, baita PSNek askotan ere, Estatuarekin duten harremana alderdi arma bailitzan erabili nahi izan dutela, gehiago pentsatu dutelarik ondorioetan negoziazioan gauzak zehaztasunez egitean baino. Azkenean lortu dena gaizki landutako konpromisoak biltzen dituen orria da”. Eta hor UPNren jarrera “oso pobrea da etika politikoaren ikuspuntutik, alde batetik beste talde batzuetatik zetozen (PNVtik) inbertsioei betoa jarri zielako, eta ondoren hauteskunde marketineko konpromiso gehiago sartzearen teknika erabili zutelako, bideragarri egin beharrean”.




Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua