Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2019/09/23

Zapateriara iritsiko da ‘Días de ilusión y vértigo‘

Eugenio Ibarzabal da 1977tik 1987ra bitartean gure herrian bizi izan genuen bizitasun sozial eta politikoaz ikertu eta ezagutu den guztiaren lekuko pribilegiatua.

rss Ezagutzera eman
Zapateriara iritsiko da ‘Días de ilusión y vértigo‘

ARGAZKIA JAITSI

Aste honetan bertan Iruñean izango dugu eta berak kontatuko dizkigu abertzaletasunaren inguruan orain arte ezagutu ez ditugun istorioak, besteak beste, ETAren hastapenak 1977an, Alderdiaren zatiketa eta EAJ-PNVk nola ekin zien 1978ko Konstituzioa idazteko prozesuari  eta eskubide historikoei eman beharreko tratamenduari.

Irailaren 26an, osteguna, Nafarroako EAJ-PNVren egoitzan, Zapateria 50.ean, “Días de ilusión y vértigo” izenburuko liburua aurkeztuko du Eugenio Ibarzabalek. Bere azken lan honetan  azaltzen du 1977tik 1987ra bitarteko hamarkadan egin zuen kazetaritza lana. Aldi honetan euskal abertzaletasunak kontakizun bat eraiki zuen gaurko garaietara iritsi dena eta idazleak ondo baino hobeto ezagutzen duena.

Liburu honek ez zaitu, inola ere, epel utziko. Bere orrialdeetan ikusiko dugu  diktadura amaitutakoan euskal abertzaletasunak zer bide hartu zuen eta nola garatu zen, edo trantsizioa nola bizi izan zuten gure Alderdiko  figura handiek, besteak beste Juan Ajuriagerrak edo Manuel Irujok. Era berean ezagutuko ditugu ETAren  jarduna 1977an, Otsailaren 23ko estatu kolpea, ETA politiko-militarraren disoluzioa, Alderdiaren zatiketa, EAJren jarrera Konstituzioaren eta eskubide historikoen aurrean. Gai horien guztien aurrean emango digu argia Eugeniok Ibarzabalek, bere ikuspuntuarekin eta bere bizipenekin.

“Días de ilusión y vértigo, 1977-1987” izenburuko liburua da egileak azken urteotan guztiotan bizi izandako bizipenetan eta eginiko  idatzi, eguneroko, agiri eta elkarrizketetan oinarritutako lana. Baina egileak berak behin baino gehiagotan esan duen moduan “Días de ilusión y vértigo” izenburuko hau adiskidetasunari buruzko liburua da, hau da, lerro artean aurkituko ditugu elkar ulertzea, konpainia, konplizitatea eta elkartasuna.

Istorio pertsonala, hainbat pertsonarekiko harremanaren bidez azaltzen dena, emozioz eta umorez betea, orain arte erabat ezezagun egin zaizkigun hainbat gertakari kontatzen dizkiguna. Hori dena eta askoz gehiago, irailaren 26an, osteguna, 19:00etan Nafarroako EAJ-PNVren egoitzan, Iruñeko bihotzean. Ez ezazu aukera hau galdu, sarrera libre toki guztiak bete arte.



Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua