Next Euskadi
Ez Ezetz Da

Prentsa Aretoa

2020/10/27

Manu Ayerdi: “Nafarroako enpresen ekosistema behar bezala prestatuta dago trantsizio ekologikoak planteatzen dituen erronkei heltzeko”

Gaur egin da `Nafarroa Green: Trantsizio Ekologikorako Estrategia´ izenburupean Nafarroako Gobernuak Next Generation Europako funtsak jasotzera begira abian jarri duen ekimenaren aurkezpena.

rss Ezagutzera eman
Manu Ayerdi: “Nafarroako enpresen ekosistema behar bezala prestatuta dago trantsizio ekologikoak planteatzen dituen erronkei heltzeko”

ARGAZKIA JAITSI

Ekitaldian (streaming bidez erretrasmititu dute) parte hartu dute Manu Ayerdi Ekonomia eta Enpresen Garapenerako Kontseilariak, José María Aierdi Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Kontseilariak HIritarekiko Harremanetarako Kontseilari andre Ana Ollok, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilari Itziar Gomezek; María Chivite Nafarroako presidente andreak esan ditu amaierako hitzak.

Aurkezpen hitzaldian, Ekonomiaren eta Enpresen Garapenerako Kontseilari Manu Ayerdik “esparru publiko eta pribatuen arteko lankidetza” balioetsi ditu, trantsizio ekologikoko proiektu estrategikoetan “Nafarroa arlo horretan oso ondo kokatuta” dagoela nabarmenduz.

Era berean azaldu ditu energia berriztagarrien alorrean egin nahi diren  proiektuak eta mugikortasun berritzaile eta jasangarrirako proiektuak. “Nafarroako industria etea enpresen ekosistema behar bezala prestatuta dago erronka hauei guztiei aurre egin diezaiegun”, nabarmendu du Ayerdik.

Ekonomiaren Garapenerako proiektuen helburua da `Nafarroa Green´ markaren babesean  bateratzea Europako Itun Berdearen aldeko estrategian sartzen diren proiektu guztiak, Batasuneko erakundeek funtsen zati garrantzitsua bideratuko baitute helburu horretara.

Manu Ayerdi kontseilariak argitu  nahi izan du aurkeztu diren proiektu guztiak ez direla “lankidetza publiko eta pribatuaren esparruan egiten diren guztiak, baina bai dira Nafarroan dauzkagun baliabideen adibide bikainak”.

 

 

 

 

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua