Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2021/02/11

Mikel Irujo: “Europak trantsizio berdea egin behar du, gure ezaugarri komertzial esklusiboa da. Trantsizio hori baliatu behar dugu

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko sailburu Mikel Irujok nabarmendu duenez “Europako Batasunaren Next Generation funtsek Nafarroari eskaintzen dioten aukera baliatu behar dugu”.

rss Ezagutzera eman
Mikel Irujo: “Europak trantsizio berdea egin behar du, gure ezaugarri komertzial esklusiboa da. Trantsizio hori baliatu behar dugu

ARGAZKIA JAITSI

Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez “Europako funtsek herrialdeen protagonismoa sustatzen dute eta atea irekitzen diote autonomia erkidegoen eta esparru publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzari. Dagoeneko, plan garrantzitsu batzuk prestatu ditugu, baina funts horiek ez dira aldaketarako palanka bakarra” .

Irujok  gogora ekarri du bere erantzukizun berritik egoera ekonomiko latzari aurre egin beharko diola, Europako Batasunetik helduko diren laguntzek ekarriko dituzten aldaketetatik harago. “Nafarroako BPGa ia %7 jaitsi da eta langabezia %10era iristen ari da. Hemendik Aurrera oso hilabete gogorrak biziko ditugu,baina aurreko krisiarekin alderatuta, une honetan Europako funtsak izango ditugu,baita bestelako politikak ere. Nafarroan trantsizio berde eta digitala baliatzen jakin behar dugu”.

Kontseilariak aditzera eman duenez “Europak trantsizio berdea egin behar du, gure ezaugarri komertzial esklusiboa da. Trantsizio hori baliatu behar dugu”.

Murrizketek kaltetu dituzten sektoreei dagokienez, Nafarroako kontseilariak esan du erabat ulertzen dituela ostalaritzakoak eta kalteak jasan dituzten gainerako sektoreetakoak “baina oreka joko konplikatuak egin behar dira osasun irizpideen eta irizpide ekonomikoen artean, Inzidentziak behera egin du, baina murrizketek hurrengo bi asteotan iraungo dute susperraldia finkatze saiatzeko”

 “Ostalaritzakoekin hitz egiten ari gara. Mahai bat aurreikusita dago eta  laguntzetan banatzeko beste 10 milioi euroren esleipena iragarriko da”, adierazi du Irujok.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua