Alderdi Eguna 2026

Berriak

Europako Legebiltzarra

2022/07/01

Melillako gertakariak ikertzea eta gizalegezko irtenbide partekatuak bideratzea eskatu du Izaskun Bilbaok

Izaskun Bilbao Barandicak gaur eskatu du Melillako gertakariei buruzko ikerketa sakona egitea, Marokoko segurtasun kidegoen jardunaz gain hesiaren alde honetan esku hartu zuten estatuko kidegoen jarduna ikertzeko, “ezinbestekoa baita hangoek ulertzea inpunitate-gunea ez dela eta ez dela zilegi edozer egitea”

Nafarroa

2022/06/13

EAJ-PNV alderdiaren ‘entzunez eraiki‘ entzute aktiboko prozesuak "Gure aroko komunitate politikoen nortasuna/k" izeneko gaia aztertuko du Iruñean

Irujo Etxea Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak antolatu duten jardunaldi hau ekainaren 14an, asteartearekin, izango da, 17:00etatik 20:30era, Iruñeko Tres Reyes hotelean. Jardunaldiaren hasieran, hedabide grafikoek argazkiak atera ahalko dituzte.

Nafarroa

2022/05/26

Fran San Martín: “Esta Junta de EAJ-PNV quiere revitalizar el ‘Bypass’ entre Lizarraldea y Araba y mejorar nuestros servicios”

Ahora se juntan en Antzin alderdikides y simpatizantes de Murieta, Antzin, Acedo y San Martín de Amezkoa. Fran San Martín de Landa es el Secretario de esta Junta nueva y está “muy ilusionado”.

Nafarroa

2022/05/25

Norma Vázquez psikologo eta indarkeria matxistan adituak gizonen eta emakumeen sexualitatea eraikitzeko beste modu batzuk aztertuko ditu, desberdintasun ezaren ikuspegitik, Iruñeko Tres Reyes hotelean

Irujo Etxea elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak antolatu dute hitzaldia eta ekainaren 1ean, asteazkenarekin, izango da, 19:00etatik aurrera

NBB

2022/05/07

'Kisko' eta Arancha Inchausty omendu ditu EAJ-PNVk Auritz-Burgueten

Francisco Dufur `Kisko´eta Arancha Inchausty omendu ditu gaur EAJ-PNVK, Pirinioko alderdikide historiko bi, Auritz- Burgueten egin den ospakizunean. Bertan izan dira EBBren presidente Andoni Ortuzar, NBBren presidente Unai Hualde, Mikel Gaztelu Geroa Baiko zinegotzia, Maria Solana eta Blanca Regulez foru parlamentariak eta Foru Gobernuko Ekonomiaren eta Enpresarako Garapen kontseilari Mikel Irujo, besteak beste. Dufur eta Inchausty EAJ-PNVren militantziaren eredu dira eta izan dira Nafarroan, pertsona abertzale eta solidarioak, beren inguruko kulturaren eta folklorearen eta euskararen ekintzaile sutsuak. Alderdiaren Exekutibaren adeitasuna jaso dute gaur, bai eta herri karguena eta Pirinio inguruko alderdikideena ere, bizitza osoan egin duten lana eta esfortzua eskertu nahi izan dietelako

EBB

2022/05/07

EABko emakumeen aldeko omenaldi hunkigarria elkartearen sorreraren mendeurrenean

Sabino Arana Fundazioak antolatu du ekitaldia eta Emakume Abertzale Batzako kide historiko haietako batzuen ondorengoek parte hartu dute. Ordezkari politiko eta instituzional ugari izan dira saioan

Nafarroa

2022/04/06

Bidasoako Aberri Eguna ospatuko du EAJ-PNVk Nafarroa, Gipuzkoa eta Iparraldeko ordezkariekin

Hilaren 16an Behobian egingo duen ekitaldia aurkeztu du gaur EAJ-PNVk. Ekitaldi horretan omendu nahi du talde jeltzaleak Antoine d´Abbadieren figura, Zazpiak Bat goiburuaren aitzindaria, bere heriotzaren 125. Urteurrenean. Bertan elkartuko dira NBB, IBB eta GBBko ordezkari esanguratsuak.

EBB

2022/03/21

Apirilaren 17an itzuliko da EAJ-PNV Bilboko Plaza Barrira, aurtengo Aberri Eguna ospatzera

Iruñean batzartuko da gaur arratsaldean Euzkadi Buru Batzarra eta Aberri Egunaren betiko formatua berreskuratuko du pandemiaren bilakaerak eta indarrean dagoen osasun araudiak aukera ematen dutela iritzita

NBB

2022/03/10

Irujok eta Tapiak Iruñean aztertu dute Ukrainaren inbasioaren ondorioz ematen ari den egoera ekonomikoa, bai eta tokiko sare produktiboak izan dezakeen eragina ere

EAJ-PNVk gogora ekarri duenez ekonomiaren esparrurako ekar dezakeen arazoaz gain, “dramarik handiena humanoa da, basakeriatik ihesi irten diren pertsona errefuxiatu guztiena”

Kongresua

2022/03/09

Aitor Estebanek artxiboak irekitzeko eta kolaboratzeko eskatu dio Pedro Sanchezi, Mikel Zabalza auziaren inguruko egia ezagutu ahal izateko

Gobernuko presidenteak, ordea, eskaera horri erantzun dio, epaitegiek eskatzen badiote bakarrik egingo duela adieraziz; erantzun hori «etsigarritzat» jo du Euskal Taldeko bozeramaileak

NBB

2022/03/05

Unai Hualde: "Nafarroako hiritargoari entzuteko eta bere borondatea errespetatzeko konpromisoa berritu EAJ-PNVk"

Nafarroako EAJ-PNVk bere alderdikide eta herri kargudunak batu ditu gaur goizean Iruñean, haiek esateko duten guztia entzuteko, beren beharrak ezagutzeko eta bideratzeko. Ondoren etorriko zaio bere txanda gizarte zibilari. Zentzu honetan, Napar Buru Batzarraren presidente Unai Hualdek gaur aldarrikatu duenez “Iruñean gaude gaur, azken 112 urteotan Nafarroan egin dugun berbera egiten: alderdikideen artean usteak eta irizpideak partekatzen herri honen orainaren eta etorkizunaren inguruan, eta beti gizarteari entzunez, kasu honetan, gure Nafarroa honetako gizarteari, beste sentsibilitate politikoekin batera, herri honen parte bagarelako. Nafarroako EAJ-PNVk horrela berritzen du Nafarroako gizarteari entzuteko eta bere borondatea errespetatzeko konpromisoa”

Nafarroa

2022/03/01

Unai Hualdek Lorafnari buruzko jardunaldiak aurkeztu ditu 40 urte geroago

Foru hobekuntza 40 urte geroago: historia, balantzea eta aldaketarako proposamenak jardunaldiak aurkeztu ditu gaur Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!