Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2022/04/06

Bidasoako Aberri Eguna ospatuko du EAJ-PNVk Nafarroa, Gipuzkoa eta Iparraldeko ordezkariekin

Hilaren 16an Behobian egingo duen ekitaldia aurkeztu du gaur EAJ-PNVk. Ekitaldi horretan omendu nahi du talde jeltzaleak Antoine d´Abbadieren figura, Zazpiak Bat goiburuaren aitzindaria, bere heriotzaren 125. Urteurrenean. Bertan elkartuko dira NBB, IBB eta GBBko ordezkari esanguratsuak.

rss Ezagutzera eman
Bidasoako Aberri Eguna ospatuko du EAJ-PNVk Nafarroa, Gipuzkoa eta Iparraldeko ordezkariekin

ARGAZKIA JAITSI

Bidasoaren urak bustitzen dituen hiru herrialdeetako Uri Buru Batzarrek bat egingo dute aurten Aberri Egunaren jaia elkarrekin ospatzeko. Gaur Behobian (Urruñan) egin den prentsaurrekoan aurkeztu da apirilaren 16an, larunbata, 12:00etan, Behobiako St Jacques Eliza aurreko plazan EAJk egingo duen ekitaldia.

Prentsaurrekoan izan dira Joseba Moreno, Napar Buru Batzarreko burukide eta Baztanen Geroa Baiko zinegotzia eta bere hitzetan topaketa hau da “asko partekatzen dugun herrien arteko hurbiltze handiagoa, historia partekatua baitugu Bidasoaren eta mugaren inguruan”.

EAJ-PNVren Aberri Egunaren ospakizun honek hartuko ditu Iparraldeko (Urruña), Nafarroako (Bortziriak eta Baztan) eta Gipuzkoako (Irun eta Hondarribia) ordezkariak. Egun berean Antoine d´Abbadie omenduko dute, kartografo eta euskal herritarren aita, Zazpiak Bat goiburuaren sortzailea, bere heriotzaren 125. urteurrena betetzen dela gogoan.

Hilaren 16an Behobian egingo den topaketak bilatzen du “mugaren alde bietako jeltzaleen arteko hurbiltzea, nortasuna, hizkuntza, ardurak eta etorkizunerako erronkak partekatzen baitituzte, Bidasoa inguruko eta hurbileko udalerrien arteko senidetzea”.

EAJ-PNVk berriro ospatuko du aurten Aberri Eguna, 1932an lehen edizioa egin zuenez geroztik urtero egin duen bezala. Euskal Aberriaren alde Bidasoan egingo den topaketa “gogo handiz egingo da pandemiaren bi urteen buruan; ilusio handia dago alderdikideen artean”, esan dute antolatzaileek prentsaurrekoan.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua