Berriak
Nafarroa
2015/05/19
Innerarityk “beldurraren” diskurtsoa kritikatu du eta esan duenez “Nafarroa desagertu baino, UPN da Gobernutik desagertuko dena”
“Gobernua afizionatuen eskuetan ez eta zuzentasunaren zentzu gutxi erakutsi dutenetan ezin da jarri”, ziurtatu du
Nafarroa
2015/05/18
Barkosek UPNk kanpainan “tentsioa, probokazioa eta beldurra” sartzea kritikatu du
Haren aburuz, egun “Nafarroako gizarteak, sofritzen ari den egoera larriari besterik ez dio beldurrik eduki behar”
Nafarroa
2015/05/17
Barkosek interes partikular eta klientelarren aurrean baloreetan oinarritutako aldaketa defendatu du
Geroa Bairen presidentegaiak esan bezala, “aldaketa, datorren maiatzaren 24ean eraikiko dugu denon artean, botoz boto”
Nafarroa
2015/05/16
Barkos reivindica un cambio basado en "valores cívicos" frente a unos Gobiernos con "intereses clientelares"
Afirma en su mitin central de la campaña electoral que "el voto para el cambio es el voto a Geroa Bai"
Nafarroa
2015/05/15
Geroa baik udal autonomia sendotzearen aldeko apustua egin du Estatuaren setakeria berzentralizatzailearen aurrean
Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosek “udal autonomia bere osotasunean ulerturik, sendotzeko eta erabat bermatzearen” aldeko konpromisoa hartu du, bai eta tokiko administraritza “hiritarretatik hurbilena” dela aldarrikatu, “berriki Estatuak orain arte tokikoak ziren eskumenak berzentralizatzeko duen setakeriaren aurrean”.
Nafarroa
2015/05/14
Geroa Baik euskararentzako diskriminazio positiboa defendatzen du, nafar guztion ondarea baita
Koalizioak “bizilekua edozein eremutan edukita ere, nafarron eskubideak berdintzea” du helburu
Nafarroa
2015/05/13
Geroa Baik osasungintzan Lehen Arreta eta Etengabeko Larrialdiko Arreta zentro berri bat lehentasunezkoak direla deritzo
Koalizioak osasungintza arloan lehentasunezkoa deritzo Lehen Arretari autonomia gehiago ematea, itxarote zerrendak murrizteko lan egitea eta Iruñean larrialdietarako zentro berri bat egitea Sanduzelai, Arrotxapea edo Berriozar bezalako zonaldeei arreta emateko, Nafarroako Ospitale Gunea arintzea ahalbidetuz.
Nafarroa
2015/05/12
Geroa Baik departamentu bakoitzeko aurrekontuaren %0,5 enplegua sortzeko erabiltzea proposatu du
150 milioiko zirkulatzaile poltsa planteatzen du ere enpresak abalatzeko
Nafarroa
2015/05/11
Geroa Baik kalitatezko hezkuntza publikoa eta unibertsalarekin konpromisoa agertu du
Koalizioak, datorren legegintzaldian gobernu ardurak izanez gero, Sarrigurenen ikastetxe publikoa eta institutua egingo dituela ziurtatu du.
Nafarroa
2015/05/10
Barkosek benetako aldaketa eragikor, lasai eta sakona aldarrikatu du tuteran
Parlamenturako zerrendan bigarren eta NBBko presidentea den Manu Ayerdik adierazi duenez “Nafarroaren garapen ekonomikoa, kohesio soziala eta ingurumena aintzat hartuko dituen aldaketa sustatzea da Geroa Bairen helburua”
Nafarroa
2015/05/09
Uxue Barkosek Nafarroan Aldaketaren eragile izateko deia egin dio gazteriari
Gazteok Baiko kide eta Nafarroako Parlamenturako hautagai Jokin Castiellak gazteei zuzendu die mezua eta Geroa Bairentzako botoa eskatu die: “begirale pasibo izatetik, eragile aktibo izatera egin behar dugu salto. Gure botoarekin eraikiko dugu alternatiba”.
Nafarroa
2015/05/08
Uxue Barkosek Nafarroak Europan ahots propioa izan dezan aldarrikatu du
Geroa Bairen Nafarroako Gobernurako presidentegaia, Uxue Barkosek, besteak beste, Nafarroako Gobernuak Bruselan bulegoa zabaltzeko eta berandu baino lehen berriz Akitania eta Euskadirekin batera euroregioan esku-hartzeko beharraz aritu da


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















