Berriak

BERRIA

2011/11/14

Laura Álvarez de Eulate: “Boto bakoitza behar dugu, boto bakan bakoitzak balio du UPNri hirugarren eserleku hori gurea dela esateko”

Laura Álvarez de Eulate, Geroa Bai koalizioak Senaturako aurkezten duen zerrenda buruak gaurkoan ireki du kanpainako mitin nagusia, gainezka egon den Baluarteko aretoan. Álvarez de Eulatek baieztatu duenez “hantxe bertan egon nahi dugu, Madrilen, krisialdi ekonomikoak kaltetutakoak defendatzeko eta gure eskubide historikoak defendatzeko, horiek ez baitira inongo pribilejiorik”.

BERRIA

2011/11/12

GEROA BAIri babesa ematen dioten hautetsien manifestua

GEROA BAI koalizio bat da eta Zabaltzen elkarteaz (NaBaiko independente antolatuen elkarteaz), EAJ/PNV alderdiaz eta Atarrabia Taldea alderdiaz osatua dago. Gaur hemen bildu garenok argi adierazi nahi dugu funtsean, GEROA BAIren baitan daudela 2004ko hauteskunde orokorretarako NaBai sortu zen unean zeuden sentsibilitateak; garbi esaten dugu hori.

BERRIA

2011/11/11

eta Geroa Baik “nabarmen” irtengo dela esan du

Uxue Barkos, Geroa Bai koalizioak Diputatuen Kongresurako aurkezten duen zerrenda buruak baieztatu duenez ostiral honetan ezagutzera eman diren hauteskunde inkestez egiten duen irakurketa “benetan baikorra” dela, “eserlekua lortzea zailen jartzen digutenek ere aitortu baitute Geroa bai era nabarmenean sartuko dela Nafar panorama politikoan”.

BERRIA

2011/11/11

Geroa Baik Nafar Erriberak Nafar eta Espainiar gobernuen aldetik ingurumenean pairatzen duen zigorrak eragindako kezka adierazi du

Bi gairen inguruan errotu dira, Geroa Bai koalizioak exekutibo hauei biei zuzendu dizkieten kritikak. Lehena, Errege Bardeetako Tiroketa poligonoa eta bonbardaketa. Uxue Barkosen esanetan “munizio erabilia biltzeko zabortegi egin dute UNESCO erakundeak berak Naturaren Ingurumen Erretserba deitu duenaren erdi erdian”; “honi gehitu behar zaio PSOEren gobernuaren jarduna, duela gutxi 50 urte gehiagorako luzatu duelako Defentsarekin zuen kontratua”.

BERRIA

2011/11/11

Bixente Serrano Izko: “bipartidismoak ez ditu arazoak konponduko”

“Alderdi handiek, Madriletik zuzentzen duten beren ikuspegi horrekin, ez dituzte gure arazoak konponduko. Ez dute gure errealitatea islatuko. Horren erakuslerik handiena dugu oraingo krisi ekonomikoan”, baieztatu du Geroa Baiko hautagaiak Sartagudan ospatu den ekitaldian.

BERRIA

2011/11/10

Gerardo Goñi: “Gu gara Nafarroarentzako alternatiba garela seriotan hartu dugun bakarrak”

Gerardo Goñi Geroa Bai koalizioak Senaturako aurkezten duen bigarrenak gaur arratsaldean Lesakan azaldu duenez “beste alderdiek ez dute espresuki Nafarroarako programarik prestatu. UPN-PP eta PSOEk nafarrak generikotzat jotzen gaituzte. Eta beste alternatiba denak, Ezker Abertzaleak egitasmorik ere ez du egin, independentzia baino ez zaie ardura; gobernatzen duten tokian ikusten dugu horren ondorioa, gelditzea, erabakirik ez hartzea, ez ulertzea, konponbiderik ez ematea”.

BERRIA

2011/11/09

Uxue Barkos: “Etxebizitza oraindik da arlo politikoko lehentasuna”

Geroa Baik gaur goizean aurkeztu ditu etxebizitza arloan dituen proposamenak. Hasierako neurri gisa eta premia osoz planteatzen da ordainketa bat ematea “zailtasunak dituzten pertsonei zama handia kentzeko helburuarekin”, azaldu du Uxue Barkos Geroa Bai koalizioko hautagaiak

BERRIA

2011/11/09

María Solana: “Gu gara Nafarroan egina eta Nafarroarentzako egitasmoa dugun bakarrak”

“Guk bai nahi dugu Madrilen egon, erakundeetan parte hartu; guk bai sinesten dugu bertan egon behar dugula eta Madrilen Nafarroari eragiten dion guztiaz galdetzeko, guztia kontrolatzeko eta fiskalizatzeko ahotsa izan behar dugula” baieztatu du Maria Solana Geroa Baik Kongresurako aurkezten duen hirugarrenak gaur arratsaldean Berriozarren eman den mitinean

BERRIA

2011/11/08

Josu Erkoreka: “Argi utzi nahi dugu politika publikoekin dugun osoko konpromisoa, eta bereziki hezkuntzarekin, osasunarekin eta gizarte zerbitzuekin”

Josu Erkorekak gaineratu duenez, “PPk, PSOEk eta Ezker Abertzaleak sinestarazi nahi digute orain, ez dagoela zergak igotzea edo oinarrizko gizarte zerbitzuak murriztea baino beste irtenbiderik. Ematen du txarra eta okerrenaren artean aukeratu behar dugula. Biren artean bat hartzeko aurkezten zaigun aukeraketa doilorra. Baina EAJ-PNVn ez gaude halakorik onartzeko prest. Administrazio Publiko baten buruzagitzan dagoen inor, babes sozialerako sisteman murrizketak egiteko derrigorrean aurkitzen bada – eta guretzat hori guztiz ukaezina da eta izango da administrazioak zuzentzeko orobateko ezgaitasuna duelako”

BERRIA

2011/11/07

Bixente Serrano Izko: “garrantzi bizikoa da Kongresuan nafar guztion interesa defendatzen duenaren ahotsa entzutea, eta hori da Uxue Barkosen ahotsa”

Bixente Serrano Izko Geroa Bai koalizioko hautagaiak , gaur Otsagi-Otxagabian ospatu den mitinean baieztatu duenez “errealitatetik abiatu behar dugu, Nafarroa gizarte ireki eta anitza dela aitortzetik, eta hau ezin da sekula oztopotzat hartu behar, baizik eta ideiak partekatzeko eta denon artean eraikitzeko aukera den aldetik”

BERRIA

2011/11/07

Uxue Barkosek UPN eta PSNri: “krisiari aurre egiteko modua ezin da murrizketa, soldata handi edo gainsoldatekin izan”

Geroa Bai koalizioaren hautagaiak salatu duenez “legegintzaldi honetan, Kongresuan murrizketak eta zorpetzea mugatzea bezalakoak hartu diren neurriek ez dute balio izan Estatuan eta Nafarroan dagoen arazo handia , hau da, lana sortzeko beharra konpontzeko”

BERRIA

2011/11/06

Uxue Barkos: “Geroa Bai, marka berria, egitasmo politiko berbererako”

Uxue Barkosek gaurkoan Burlatan defendatu du “talde mistotik ere lan egin daiteke ekimen,konbentzimenduz eta solidariotasunez. Hala erakutsi izan dugu azken 8 urteotan”. “Kolore bakarreko Nafarroaren aurrean, Nafarroa anitza dagoela erakutsi dugu” gaineratu du Geroa Baiko hautagaiak. Era berean kritikatu du “UPN eta PSN alderdiek Madrilen Nafarroa defendatzeko egin duten ahalegin eskasa”

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!