Prentsa Aretoa
2011/11/11
Geroa Baik Nafar Erriberak Nafar eta Espainiar gobernuen aldetik ingurumenean pairatzen duen zigorrak eragindako kezka adierazi du
Bi gairen inguruan errotu dira, Geroa Bai koalizioak exekutibo hauei biei zuzendu dizkieten kritikak. Lehena, Errege Bardeetako Tiroketa poligonoa eta bonbardaketa. Uxue Barkosen esanetan “munizio erabilia biltzeko zabortegi egin dute UNESCO erakundeak berak Naturaren Ingurumen Erretserba deitu duenaren erdi erdian”; “honi gehitu behar zaio PSOEren gobernuaren jarduna, duela gutxi 50 urte gehiagorako luzatu duelako Defentsarekin zuen kontratua”.
Aurrekoa bezain gai larria da Castejoneko lantegi termikoen bigarren fasea. Geroa Bairen hautagaiak salatu duenez “ohiko segurtasun arauak urratzen ditu, besteak beste hirigunetik 500 metrotara egotearena”.
Uxue Barkosek Nafarroa Baik Kongresuan aurreko legegintzaldian egin duen lana azpimarratu du, besteak beste balio izan duelako Ebro ibaiak Tuteran egiten duen bidean muskuilu zebrari aurre egiteko, Onin ibaiaren ubidea berreskuratzeko; Elizondon Ibai Parkea egitek inbertsioak egiteko edo Irurtzunen Artabia tunelaren eraberritzeari ekiteko.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























