Berriak

EBB

2022/10/03

Euzkadi Buru Batzarrak Iruñean gogoratu ditu Nafarroako lehen batzokiaren fundatzaileak

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak astelehenero egin ohi duen bilera egin du gaur Napar Buru Batzarraren egoitzan, Nafarroako hiriburuan

Kongresua

2022/09/29

Euskal Taldeak abstentzioa bozkatu du Ekonomia Hitzarmena eguneratzeko bozketan, Nafarroako Parlamentuari zerga esparruan dagozkion eskuduntzak murrizten dituelako

Edozein kasutan, Euskal Taldeko diputatu Idoia Sagastizabalek nabarmendu du EAJ-PNVk erabat “aintzat hartzen eta errespetatzen duela” Nafarroako Ekonomia Hitzarmena eta eguneratzearen balioa aldarrikatu du hainbat zerga bateratzeko

Nafarroa

2022/09/29

Lizarrako EAJ-PNVk Fortunato Agirre omendu du, nazionalek 1936an fusilatu zuten alkate jeltzalea

Lizarrako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak gaur egin du, irailak 29, Fortunato Agirre Lizarran 1933tik eta Taxoarren erail zuten arte alkate jeltzale izandakoa omentzeko eta gogoratzeko ekitaldia. Agirre Nafarroa osoan da abetzaletasunaren erreferenterik nagusienetako bat

EBB

2022/09/25

“Ez Sánchez ez Feijóo: EAJk alde bat besterik ez du, Ebro ibaiaren iparraldean dago eta Euskadi deitzen da”, aldarrikatu du Ortuzarrek Forondan

EBBren presidenteak, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Bea Berlanga EGIkideak hitz egin dute gaur talde jeltzalearen jai nagusian. Gaur 46. Alderdi Eguna egin da eta bere betiko izaera jendetsua berreskuratu du jai giroan

Nafarroa

2022/09/22

EAJ-PNVk Defentsari galdetu dio zergatik blokeatuta dagoen Ezkaba mendiak behar duen Sutearen kontrako plana

Noiz emango ditu Plana izapidetzeko urratsak eta, horri lotuta, planean Suteen aurkako Plana aplikatu eta kudeatzen hasi?

Nafarroa

2022/09/22

¡No a la explotación sexual!

La explotación sexual constituye una violación de los derechos humanos. Vulnera la dignidad de la persona, su libertad y la igualdad. Artículo de nuestra Burukide y Parlamentaria Foral de Geroa Bai, Blanca Regúlez Álvarez, publicado en Diario de Noticias.

EBB

2022/09/21

‘Goazen!‘, EAJ-PNVk igandean Forondan ospatuko duen Alderdi Egunaren goiburua, berriz ere jai giroan eta jendetza handiarekin egingo delarik

“Berriz elkartzeko Alderdi Eguna izango da, elkar besarkatzeko eguna, ilusioaren eguna”, esan du Euzkadi Buru Batzarraren idazkari Mireia Zaratek, jeltzaleen jai nagusiaren 46. edizioaren aurkezpenean

Nafarroa

2022/08/22

Mikel Irujo eta Arantxa Tapiak gure industriaren udazken-neguetako erronkak aztertuko dituzte Altsasun

Nafarroako Foru Komunitateko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaur egun aurre egin beharreko arriskuei helduko diete ekonomiaren eta energiaren arloan, oraindik ere erabat gainditu ez dugun COVID-19ak sorrarazitako pandemiaz gain, Ukrainaren inbasioa eta gure ekonomian izan dituen ondorioak pairatzen ari garen ezohiko une honetan.

Nafarroa

2022/08/17

Javi Ollo: "Gaur egun, Altsasuko oinarrizko osasun-eremua Nafarroako txarrenetakoa da, eta horrek ez dio lurralde-kohesioari laguntzen"

Javier Ollo Martinezek 31 urte ditu eta bere herriko (Altsasu) alkategai gisa hasi zen 23 urte baino ez zituela. Jarduera horretan aritzen da urte osoan zehar, "etenik gabe". Abuztuan ondo sartuta gaude eta ez dugu oporretara joateko asmorik. "Familiarekiko eta lagunekiko deskonexio uneak ditut, gainerakoa udal jarduera da", gaineratu du. Zuzenbideko lizentziatura atera zuen NUPen, eta masterra abokatutzan sartzeko unibertsitate berean.

Nafarroa

2022/08/12

Día Internacional de la Juventud. Gu gara geroa!

Hoy es el día internacional de la juventud, jornada perfecta para reflexionar sobre los retos que la juventud navarra tiene ante sí para el presente y el futuro más próximo. Artículo de nuestro Secretario de EGI Nafarroa, Amaiur Guindeo Arandigoien, publicado en Diario de Noticias.

NBB

2022/07/07

EAJ-PNVren “2022ko Zapia” Arantzazu Ametzaga Iribarren euskal kulturaren erreferentearentzat

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak ´San Fermin eguneko zapia´ emateko urtero egin ohi duen ekitaldia egin du gaur, uztailak 7, Iruñeko Zapateria kaleko egoitzan. Aurtengoa topaketa berezia izan da EAJren alderdikideentzat, Covid-19aren pandemiaren ondorioz azken bi edizioak bertan behera geratu ondoren.

Europako Legebiltzarra

2022/07/01

Melillako gertakariak ikertzea eta gizalegezko irtenbide partekatuak bideratzea eskatu du Izaskun Bilbaok

Izaskun Bilbao Barandicak gaur eskatu du Melillako gertakariei buruzko ikerketa sakona egitea, Marokoko segurtasun kidegoen jardunaz gain hesiaren alde honetan esku hartu zuten estatuko kidegoen jarduna ikertzeko, “ezinbestekoa baita hangoek ulertzea inpunitate-gunea ez dela eta ez dela zilegi edozer egitea”

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua