Prentsa Aretoa

2024/03/15

Napar Buru Batzarrak bilera bat egin du Tuterako Udal Erakundeko ordezkariekin

EAJ-PNV Nafarroak lurralde mailako bilera erronda hasi du gaurkotasun politikoa baloratzeko

rss Ezagutzera eman
Napar Buru Batzarrak bilera bat egin du Tuterako Udal Erakundeko ordezkariekin

ARGAZKIA JAITSI

Napar Buru Batzarreko ordezkari batzuk, Unai Hualde presidentea buru dutela, Tuterako Udal Erakundeko kideekin bildu dira gaur arratsaldean.

Bilera horretan parte hartu dute Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Enpresa Digitaleko kontseilariak, Maria Solana Geroa Baiko parlamentari eta burukideak eta Miren Erro, Pili Igartua eta Idoia de Carlos burukideek.

EAJ-PNV Nafarroak lurralde-bileren erronda hasi du, gaurkotasun politikoa baloratzeko eta udal erakundeen proposamenak eta iradokizunak jasotzeko, azken Herrialde Batzarrean onartutako antolakuntza eta komunikazioa dinamizatzeko Plana abian jarri ondoren aurreikusitako ekintza eta neurrien barruan.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua