Aberri Eguna 2024

Prentsa Aretoa

2016/10/25

Izaskun Bilbaok Estrasburgon salatu du Espainian eskubideak urratzen direla eta horrek "prezioa izan beharko lukeela"

ALDE taldeko presidente orde Izaskun Bilbao Barandicak Zuzenbide Estatua eta Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuna aldezteko Europako Ituna izenpetzearen alde agertuko dela iragarri du, Batasunaren demokraziaren kalitatea hobetzea xede.

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbaok Estrasburgon salatu du Espainian eskubideak urratzen direla eta horrek

ARGAZKIA JAITSI

Euskal eurodiputatuak salatu du Espainiar estatuan hainbat urraketa gertatzen direla, eta azpimarratu du horiek Europar Batasunaren baitan ezinezko izan beharko luketela eta gertatzekotan ere "gutxienez, prezioa izan beharko luketela".

Europar Parlamentuak gaur Estrasburgon eztabaidatu duen proposamenaren bidez planteatu da Europar Batzordeak 2017ko iraila baino lehen, estatu kideen demokraziaren kalitatearen inguruan Europak egin dezakeen kontrola indartzeko proposamena aurkeztea.

Hitz egiteko izan duen tartean, euskal eurodiputatuak Sophie in t´Veld kidearen ekimena eskertu du, proposamen honen inguruan urteak baitaramatza lanean. Bilbao Barandicak esan du proposamena "errealista eta egingarria "dela "Batasunaren Demokrazia hobetzea xede". Bilbao Barandicak esan du ezinbesteko egiten dela gai horri buruzko "urteko txosten objektibo,independente eta herritarren parte hartzera irekia" egitea eta aurreikuspen eta zuzentzeko neurriak hartzea "zer hobetu asko egon dagoelako".

Izaskun Bilbaok, zeinak halako jarrerak salatzeko hainbat ekimen aurkeztu dituen, zera azpimarratu du "horiek gauza guztiak gertatzen dira askatasunen esparru komuna sortzeko Oinarrizko Erabaki Markoak, eta hauen artean, elkarren zigorrak aitortzea,errespetatzen ez dituen estatu kide batean, eta hori zuzen liteke gaur egun dauden mekanismoen bidez. Nik uste nuen gure Batasunean halako gauzak ezinezkoak izango direla. Lortu behar dena da, gutxienez, prezioa izan dezatela".

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua