Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2016/11/02

Eroritakoen Harana Gerra Zibila eta Diktaduran benetan gertatutakoaren adierazgarri izan dadila eskatu du EAJk

Monumentuari “esanahi berria” emateak “bertan lurperatutako pertsona guztien oroimena errespetuan eta berdintasunean oinarrituta betikotzeko” ere balio beharko luke.

rss Ezagutzera eman
Eroritakoen Harana Gerra Zibila eta Diktaduran benetan gertatutakoaren adierazgarri izan dadila eskatu du EAJk

ARGAZKIA JAITSI

Eroritakoen Harana Gerra Zibila eta osteko Diktaduran benetan gertatutakoaren adierazgarri izan dadin “esanahi berria” emateko Estatuko Gobernuari lanean has dadila exijitu diezaiola eskatu dio Euzko Abertzaleak Taldeak Senatuari. Justizia Batzordean eztabaidatzeko mozio baten bitartez, monumentuaren esanahi berriak “bertan lurperatutako pertsona guztien oroimena errespetuan eta berdintasunean oinarrituta betikotzeko” ere balio izatea eskatu du.

Jeltzaleek “Gerra Zibila eta Diktaduraren adierazgarri nagusiena” bezala hartzen dute, hori dela eta, elkarbizitzan aurrera egiteko iraganeko memoriaren garapenean aurrerapauso bat eman beharko litzatekeela iritzi diote. “Memoria hori biktimen memoria  bihurtzen bada, elkarbizitzarako bideak jauzi moral itzela emango luke”, jakinarazi dutenez.

Izan ere, Francisco Franco eta Jose Antonio Primo de Riveraren gorpuak leku nabarmenean dituen eraikuntza “alde bakarreko memoria moduan jaio zen eta horrela izaten jarraitzen du, irabazleak goraipatuz eta galtzaileak ahaztuz”, 1959an inauguratu zenetik eta orain arte. “Ezin da onartu hau horrela izaten jarraitzea. Esanahi berria eman behar zaio; dagoena eraitsi gabe baina egiaren esanetara egon dadin: Gerra Zibilaren eta Diktaduraren zergatia azalduz, modu objektiboan zer gertatu zen jakinaraziz eta, batez ere, sasoi horretako biktima guztien izenean, han lurperatuta dauden 33.847 pertsonen memoria errespetatuz”, argudiatu dute aurkeztutako mozioa azaltzeko.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua