Prentsa Aretoa

2017/01/30

Gernikako Arbolaren kimu bat Sartagudarentzako

Nafarroako Sartaguda herriak, “alargunen herria” bezala ezagutua 1936 urtean jasan zuen errepresio odoltsuarengatik, Gernikako Arbolaren kimu baten landaketa ospatu du larunbata honetan, bi herrietako Guda Zibileko biktimen oroimenez.

rss Ezagutzera eman
Gernikako Arbolaren kimu bat Sartagudarentzako

ARGAZKIA JAITSI

Nafarroako Sartaguda herriak, “alargunen herria” bezala ezagutua 1936 urtean jasan zuen errepresio odoltsuarengatik, Gernikako Arbolaren kimu baten landaketa ospatu du larunbata honetan, bi herrietako Guda Zibileko biktimen oroimenez.

Haritza gaztearen landaketak Nafarroako Foru Parlamentuko eta Bizkaiko Junta Orokorren presidentak bildu ditu, Ainhoa Aznarez eta Ana Otadui, eta Sartagudako alkatea den Paolo Albanese.

Beraiekin batera, Ana Ollo, Hiritar eta Instituzioekin Harremanetarako Kontseilaria, Euskal Erkidegoko Kultura eta Hizkuntza Politika Kontseilaria, Bingen Zupiria, eta Nafar Parlamentuko Lehendakari Ordea eta NBBeko Presidentea, Unai Hualde ere egon ziren beste kargu batzuen artean.

Omenaldiari, Oroimenaren Parkean lehenik, eta hilerrian ondoren lore eskaintza bat eginez, Erriberako herrian fusilatuko pertsonen senideak batu dira, Gernikako Udaletik heldutako ordezkariak, eta bonbardeatutako beste herrietako ordezkariak ere, Durango eta Otxandiano bezala. Eta batez ere, Sartagudako bizilagunak. Parte hartzaileen artean, Eusko Legebiltzarreko Presidente ohia Juan María Atutxa edo Jose Ramon Anda eskultorea zeuden besteak beste.

Nafarroan fusilatutako 3000 izen baino gehiagoren aurrean, Bizkaiko Parlamentuko Presidentak, bere familia ondoan zuela, bertaratutakoei zuzendu da parekotasun bat eginez Gernika “1937 ko hiri foral martiria” eta Sartagudaren artean. Otadui-ren esanez, Nafarroako Oroimenaren Parkea eta Gernikako Arbolak, “gure pake eta elkarbizitzarako elkar irrikia isladazten dute, basakerien biktimei gure omenaldia”.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!