Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Prentsa Aretoa

2017/06/27

Nafarroako azpiegiturak gatazkarako erabili izana egotzi dio EAJ-PNVk UPNri

UPNk Nafarroako hainbat azpiegituren inguruan aurkeztu duen ekimenari buruzko eztabaidan, Iñigo Barandiaranek esan du gai horren inguruan UPNk jarrera ulergaitza erakutsi duela “ez duelako laguntzen ezta besteen kudeaketa lanaren arrakasta ahalbidetzen ere, lanak bere ardurapean ez daudelako”

rss Ezagutzera eman
Nafarroako azpiegiturak gatazkarako erabili izana egotzi dio EAJ-PNVk UPNri

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak UPNri egotzi dio Nafarroako azpiegiturak “gatazkarako” erabili izana “oso ondo neurtuta daukan estrategia baten barruan”.

UPNk Foru Erkidegoko hainbat azpiegiturari buruz planteatu duen Legez Besteko Proposamenaren kariaz, Iñigo Barandiaran Sustapen gaietarako bozeramaile jeltzaleak baieztatu du UPNren ekimenak “asmo eraikitzailea” izan beharrean “helburu banatzailea” duela. “Ez duzue borondateak batzeko asmorik nafarrek beharrezko dituzten azpiegiturak zehaztea helburu” esan du Barandiaranek. “Ez duzue laguntzen ezta besteen kudeaketa lanaren arrakasta ahalbidetzen ere, lan horiek zuen ardurapean ez daudelako” ezarri du.

Jarrera horren aurrean, Barandiaranek adierazi du Nafarroako Gobernuak “nafarren interesak lehenesten eta Foru Erkidegoko Gobernua sostengatzen duten alderdi ezberdinen artean egon daitezkeen ezbaiak gainditzen” jakin duela, elkarrizketaren bidez, “azpiegitura hauetarako erantzuna eskaini ahal izateko”.

UPNren proposamenaren puntu zehatzei dagokienez, Barandiaranek esan du “prestazio handiko trenari buruzko ezer enkantera atera baino lehen, beharrezkoa da planteamendu integrala egitea Nafarroa Europan txertatuko duen `korridoretzat´ hartua izan dadin”. Era berean, UPNri kritikatu dio “kontraesanean” erortzen dela “Nafarroako Parlamentuan azpiegitura honi buruzko adierazpen bateratua izenpetu eta 23 egun geroago, adierazpen hura indargabe uzten duen LBPa proposatu duelako”. “Zergatik ote da duela 23 egun beharrezkoa eta egokia zena orain ez bata ez bestea ez izatea?”, galdetu du.

Era berean PSOEri esan dio UPNren kontraesan berberean erori dela eta “UPNren jarrera oztopatzaileekin bat” egiten duela.

Proposamenaren bigarren puntuan Nafarroako Ubidea aztertzen den zatiari dagokionez, Barandiaranek kritikatu du “planteamendu akastun eta kontraesankorra” egiten dela. Diputatu jeltzaleak gogoratu du UPNk ekarritako azpiegitura dela eta “birplanteatu” beharra dagoela. “Lan hidrauliko honen lehen zati edo fasea egin zen eta bigarren fasea falta da” azaldu du. Zentzu berean azaldu duenez “Arazoa dago lanaren tamainan”. Zentzu horretan, Nafarroako Gobernuak uste du zuzenena dela “ureztatzea behar duten hektarea kopurua ureztatzaile erkidegoek eginiko eskarien emaitza izatea itxarotea, eta eskari hori ureztatzaileekin hasitako kontsulta prozesuaren emaitza izango da”.

Esandakoagatik guztiagatik, Euzko Abertzaleak taldeak UPNren proposamenaren kontra bozkatuko du.

 

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdikidetu
Geroa Bai
Alderdi Eguna 2017
Nafarroako Parlamentua
Jarrai iezaguzu Telegramen