Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Prentsa Aretoa

2017/07/12

Mikel Legardak Espainiako Gobernuari adierazi dio EAJ-PNVren eta Euskadiko eta Nafarroako hiritargoaren “harridura” Fiskaltzak Altsasuko salatuentzat eskatu dituen zigorrak “neurrigabeak” direlako

Diputatu jeltzaleak kontrol bilkuran baieztatu duenez “ez dauka zentzurik pertsona bat hiltzeagatik, bortxatzeagatik edo umea hiltzeagatik baino zigor handiagoa ezarri izanak”

rss Ezagutzera eman
Mikel Legardak Espainiako Gobernuari adierazi dio EAJ-PNVren eta Euskadiko eta Nafarroako hiritargoaren “harridura” Fiskaltzak Altsasuko salatuentzat eskatu dituen zigorrak “neurrigabeak” direlako

ARGAZKIA JAITSI

Mikel Legardak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak talde barruan justizia gaietarako bozeramailea denak, Espainiako Gobernuari adierazi dio EAJ-PNVren eta Euskadiko eta Nafarroako hiritargoaren “harridura” Fiskaltzak Guardia Zibil bi eta beren bikoteak eraso izana egotzita auziperatu dituen zortzi gazteentzat eskatu dituen zigorren aurrean.

Espainiako Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Legardak gogoratu du EAJ-PNVk erasoa gertatu zenean gaitzetsi zuela, biktimekiko elkartasuna adierazi zuela eta onartezin jo zuela erasotzaileak erasoak bezain biktimak zirela baieztatzea. Era berean azpimarratu zuen indarrezko adierazpenak eta hauen arduradunak ezin direla zigorrik gabe geratu. Dena dela, ildo beretik azpimarratu duenez “gizartea harri eta lur geratu da“ Altsasuko gazteentzat 63,50 eta 18 urteko zigorrak eskatzen direla ikusita.

Legardak baieztatu du Fiskalak eginiko eskariak ez datozela bat “normaltasunarekin,bizikidetza demokratikoarekin edo legearekin berarekin” eta gaineratu duenez “Euskadin eta Nafarroan ia ez da Guardia Zibilaren kontrako erasorik eman”, Espainiako gobernuak berak emaniko datuen arabera, 2012 urtetik gaur egunera arte Nafarroan eta EAEn 131 eraso gertatu dira, Estatu mailan 13.500 eraso erregistratu diren bitartean.

Diputatu jeltzaleak era berean adierazi duenez “ez da zentzuzkoa” gertakari hauek pertsona bat hiltzeak, bortxatzeak, bahitzeak, armak trafikatzeak edo ume bat hiltzeak baino zigor handiagoak izatea, eta esan du “neurriz kanpo” dagoela erasoak ETAren indarkeriaren barruan sartzea salatutako bat baliabide legalen bidez Estatuko Segurtasun Indarrak Euskaditik eta Nafarroatik irtetea eskatzen duten mugimenduren batekin lotzean.

“Neurriz kanpo jokatzea da konspiraziorik edo koordinaziorik gabe gertatu ziren gertakariak terrorismo barruan sartzea, justiziak edo sen onak onartzen ez dituzten aitzakiak baliatuta”.

Justizia Ministroak, bere aldetik, Zigor Kodea aldarazteko atea ireki du: “Zigor Kodearen 573.1 artikuluak esaten duena esaten du; ba al dago aldatzerik? Hitz egin dezagun horretaz. Gure justiziak behar dituen aldarazpenak martxan jar ditzagun behingoz, eta balora dezagun” erantzun du Rafael Catalák.

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdikidetu
Geroa Bai
Alderdi Eguna 2017
Nafarroako Parlamentua
Jarrai iezaguzu Telegramen