Prentsa Aretoa

2018/07/04

Arozenak hunkituta jaso du EAJ-PNVren San Ferminetako “zapitxoa”

Bixente Arozenak, Napar Buru Batzarreko presidente ohiak, Unai Hualde Nafarroako exekutibako gaur egungo presidentearen eskutik jaso du, urtero, Nafarroako EAJ-PNVren egoitzan, ibilbide politikoagatik esker ona eta aitortza adierazteko eman ohi den San Ferminetako `zapitxoa´.

rss Ezagutzera eman
Arozenak hunkituta jaso du EAJ-PNVren San Ferminetako “zapitxoa”

ARGAZKIA JAITSI

“Bixente Arozena izan da Nafarroako EAJ-PNVren baitan izan daitekeen guztia. Eta hori esatea ez da `bilbainada´ huts bat. Bixente izan da Napar Buru Batzarreko burukidea, presidentea, Aberri Batzarreko kidea, Arantzako alkate eta zinegotzia eta, hori dena gutxi balitz, 2009an itsaso zabala zeharkatu zuen Udalbide-Udalbiltzako hautetsi gisa Argentinako Chascomúseko Euskal Etxea eta Udaletxea bisitatzeko, beste hainbat gauzaren artean”, esan du Unai Hualde Nafarroako jeltzaleen buruak.

Hualdek Arozenaren ibilbide luze eta zabala ekarri du gogora  “1978ko abenduaren 16an Aberri Batzarreko kide aukeratu zuten. Francoren diktadura garaia amaitutakoan  Iruñean `Batasuna eta Indarra´ goiburupean egin zen Aberri Batzarra eta Aralarko San Migelen Alderdi Mitiko hura egin eta urte bete geroago. Urte zailak eta latzak izan ziren haiek, klandestinitatetik irten berriak ginen eta Espainiako demokrazia ahula zen artean”.
Bixente  Arozena NBBko presidentea zelarik, hainbat mugarri garrantzitsu bizi ziren. Gaur egungo egoitza erosi zen, Iruñeko bihotzean. 1991ko apirilaren 26an toki enblematikoa berreskuratu zen gure hiriburuko bihotzean. “Bixentek berak izenpetu zituen gure egoitzako eskriturak, 1936 urte ikaragarri hartan hementxe bertan egon zenekoak”, gogoratu du Hualdek.

Hualde era berean azpimarratu duenez  “eszisioaren ondoren, Bixente izan zen proiektuan sinetsi zuen eta barruan jarraitu zuen kideetako bat, asmo eraikitzailearekin,betiere. Eta lan gogorra egiten jarraitu zuen hainbat eginkizunetan”.

NBBko presidenteak baloratu duenez, Arozena izan zen “beste hainbat gauzaren artean, Bilboko Guggenheim Museoaren eraikuntza babestu zuen EBBko kideetako bat. Orduko garai hartan apustu konplikatua izan zen, ez zitzaion polemika kutsua faltatu, baina denborak horretan ere eman dio arrazoia Alderdiari”.

Hualdek Arantzako zinegotzi eta alkate gisa egin duen lana gogoratu nahi  izan du, besteak beste, bere hastapenetatik Udalbide-Udalbiltza proiektuan Exekutibako kide gisa bete zuen eginkizun esanguratsua, proiektua amaitutzat jo zen arte. Bizente Arozena izan zen proiektuaren sorreraren lekukoa.

“Urtero, uztailaren 7 honetan, San Fermin egunez, gaur gauden tokira ekarri gaituzten pertsona guztiak gogoratu ohi ditugu. Nafarroan izan dugun ordezkaritza instituzionalik handiena dugu gaur, eta argi eta garbi daukagu egoera honetara heldu garela hainbat alderdikidek gure alde egin duten lanagatik, hauen artean Bixente egon delarik”, amaitu du Hualdek .

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua