Prentsa Aretoa

2019/09/23

Aberri Batzarrak A-10erako berretsi ditu A-28ean hiritarren babes handia jaso zuten zerrendak

2016an hauteskundeak errepikatu behar izan zirenean egin zuen modu berean, EAJ-PNVren organo gorenak aho batez onetsi du Euzkadi Buru Batzarraren eskaria

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk azaroaren 10eko Hauteskunde Orokorretara eramango ditu iragan apirilaren 8an hiritarren babes zabala jaso zuten hauteskunde-zerrenda berberak. Jeltzaleen Aberri Batzarra, EAJ-PNVren organo gorena, gaur arratsaldean batzartu da Sabin Etxean eta aho batez onetsi du Euzkadi Buru Batzarrak iragan astean egin zitzaion eskaria. Bi aldarazpen baino ez dira egingo, Arabako Herrialde Historikoan, kasu bietan lan arrazoiek eraginda.

EBBko idazkari Mireia Zaratek Aberri Batzarra bukatutakoan azaldu duenez “sei hilabete eskas igaro dira alderdikide jeltzaleok Madrilen ordezkatuko gintuzten pertsonak aukeratu genituenetik. Aldi honetan ez da ezer gertatu, Exekutiba gisa, zerrendetan aldaketa bat proposatzea arrazoitzen digunik. Gainera, ez dugu ahaztu behar gure hautagaitzak bozkatuenak izan zirela EAEko hiru herrialdeetan. Gure hautagaiek, beraz, alderdiaren abala ez ezik, hiritargoarena ere badute”. Zaratek era berean ekarri du gogora 2016ko ekaineko aurrekaria, antzeko egoera batean Aberri Batzarrak berretsi egin zituelarik EAJ-PNVk 2015eko abenduko hauteskundeetara eraman zituen zerrendak. 

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua