Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2020/09/18

Moria, jarduerak eta proposamenak gelditasunari eta gizagabetasunari aurre egiteko

Aste honetan bertan, Izaskun Bilbaok berriz ere aldarrikatu du toki eta erregio mailako erakundeek Europako politika migratzaileei buruzko prozesu erabakitzaileetan izan dezaketen zeregina, Europako Parlamentuak Moriako kanpalekuan, Grezian, gertatu den sutearen inguruan egin duen eztabaidan.

rss Ezagutzera eman
Moria, jarduerak eta proposamenak gelditasunari eta gizagabetasunari aurre egiteko

ARGAZKIA JAITSI

Moria, errefuxiatuen kanpalekua, suntsitu duen sutea eta oso egoera txarrean bertan bizi ziren 12.000 pertsonak dira “Europarik Ezak dakarren ondorioetako batzuk”. Inor ere ezin da duintasunarekin bizi, halako baldintzak ematen badira. Abian jarri behar da  harrera emateko kuoten banaketa bat, eta berehala amaitu behar da  hainbat estaturen aldetik erantzukizunari muzin  egiteko erakutsi duten jarrerarekin, babesa emateko legeak betez.

Hainbat estaturen aldetik inposatzen den gelditasunak eta blokeoak talka egiten dute hainbat erregioren aldetik ematen den dinamismoarekin, jarduerarekin eta proposamenekin, hauen artean Euskadi ere dagoelarik. “Gure Herri txiki honek urteak daramatza `Share´ proposamena bultzatuz, babesa emateko kuotak irizpide objektiboekin kalkulatzeko, besteak beste zerga bilketa, biztanleria edo langabezia tasa. Artolazabal Sailburu andreak Euskadi eskaini du sutearen biktimei harrera emateko. Han ere dago Aita Marik erreskate lanetan egiten duen jarduna edo etorkinei eta errefuxiatuei babesa emateko GKE erakundeetan lan egiten duten ehunka euskaldunak. Erregioak eta hiriak dira harrera ematen dutenak, zerbitzuak ematen dituztenak. Beren iritzia kontuan hartzen den egunean, erabakietan parte hartzea ahalbidetzen zaien egunean, inmigrazio politika humanizatuko da”, nabarmendu du Bilbaok.

Horregatik,  Europako Parlamentuko euskal eurodiputatuak Euskadik sustatzen duen `Share´ proposamena  erregio batzuekin kontrastatu du errefuxiatuak hartzeko kuotak ezartzeko, baita “Artolazabal sailburu andreak aste honetan bertan egin duen eskaintza ere, Moriako errefuxiatuen kanpalekua suntsitu duen sutearen biktimak hartzeko, tragedia honen aurrean hainbat estatu besoak gurutzatuta gelditu direla ikusirik”.

“Zorionez, aldaketa iragartzen duten zantzuak badaude, Von der Leyen Presidente andrearen jarrera personala kasu, baita Europako Batzordeak egin dituen ahaleginak ere, erantzun arin, koordinatu eta estatu kideek partekatua emateko, gaurko egoera honi aurre egitera begira.

Baina, beti bezala, estatu askok berriro blokeatu dituzte Europatik emaniko irtenbideak, ez bakarrik egoera horren aurrean, baizik eta baita mundu osoan bizi izan den mugimendu handienetakoari Europako Parlamentuak edo Europako Batzordeak erantzun partekatua emateko egiten duen ahalegin bakoitzaren aurrean", adierazi du Bilbaok.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua