Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2020/10/06

EAJ-PNVk CAF Renferen dirutza handiko kontratu batetik kanpo geratu izana salatu du, enpresa atzerritarren alde eginez

Mertxe Garmendiak trenbide operatzaileak 2.700 milioi euro baino gehiagoko kontratuekin egindako lehiaketatik enpresa gipuzkoarra kanpo utzi izana salatu du, hain zuzen ere 200 tren baino gehiago eraikitzeko eta 15 urtez mantenu zerbitzua emateko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Mertxe Garmendia senatariak CAF enpresa 2.700 milioi euro baino gehiagoko kontratuekin RENFEk egindako lehiaketatik kanpo geratu izana salatu du, hain zuzen ere 200 tren baino gehiago eraikitzeko eta 15 urtez mantenu zerbitzua emateko. Gipuzkoako enpresaren eskaintzak maila tekniko egokia betetzen ez omen zuelako baztertu dute, baina jeltzaleen ordezkariak kritikatu egin du prozedura negoziatuaren bidez ebatzi den lehiaketa bati dagokion argitze-fasea ez dela eman. "Ez da ustezko akats tekniko hori argitzeko edo justifikatzeko aukerarik izan", salatu du.

Senatuan egindako kontrol saioan, EAJ-PNVren ordezkariak Industria, Merkataritza eta Turismoko ministroari, Reyes Marotori, esan dio deigarria iruditzen zaiola argudio tekniko bat izatea "bagoien fabrikazioan frogatutako nazioarteko kaudimen teknikoko enpresa bat" baztertzeko arrazoia. Azken urteetako tren-industriako lehiaketarik handienetako batean bi atzerriko enpresa finalista izan direla kontuan hartuta, EAJ-PNVko senatariaren ustez, "harrigarria da garai honetan, egoera ekonomiko zail honetan, lanpostuak mantentzearen alde ez egitea", eta deitoratu du "Gobernu zentralak estatuko enpresei trenbide-kontratuak esleitzeko konpromiso falta". Hori

Horren harira, Gobernu zentralak lehiaketaren kudeaketan izan duen deskoordinazioari egotzi dio Garmendiak Trenasa enpresa nafarraren itxiera, berau CAF konpainiaren filiala izanik. "Zure Ministerioaren eta Garraio Ministerioaren arteko koordinaziorik ez da egon ", esan dio Maroto ministroari. "Koordinazio hori egon izan balitz, ez ginateke enpresa ixteaz eta 100 langile baino gehiago kaleratzeaz arituko". Senatari jeltzaleak kezka agertu du Nafarroako Erriberako enpresa baten itxieragatik eta, ondorioz, langabeziak gora egin duelako "langabeziak gehien zigortutako guneetako batean, non sare ekonomikoa leheneratzea ez den lan erraza izango", eta Castejonen egoitza duen enpresaren egoera arintzeko neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

 

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua