Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2020/10/13

Euskal Taldeak Kongresura eramango ditu Esako urtegiaren egonkortasunaren inguruan dituen zalantzak

Bihar bertan egingo den kontrol bilkuran, Idoia Sagastizabalek Trantsizio Ekologikorako eta Demografiaren Erronkarako Ministro andreari erreklamatuko dio Esako urtegia inguratzen duten udalerrien segurtasuna berma dezala.

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak Kongresura eramango ditu Esako urtegiaren egonkortasunaren inguruan dituen zalantzak

ARGAZKIA JAITSI

Idoia Sagastizabalek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euskal Taldeko diputatu andreak, Trantsizio Ekologikorako eta Demografiaren Erronkarako Ministro andreari galdetuko dio Esako urtegiak eskaintzen duen egonkortasunaz.

Bihar egingo den kontrol bilkuran, Sagastizabalek Teresa Riberari bermeak erreklamatuko dizkio urtegia inguratzen duten udalerrientzat, orain arte egin diren hainbat azterlanek urtegiaren eskumako hegalak mugitzen jarraitzen duela egiaztatu ondoren.

Horregatik, Sagastizabal diputatu jeltzaleak ondorengo galdera egingo dio Ministro andreari: Zure Ministerioak aurreikusten du urtegiaren betetzea etetea inguruko udalerrien segurtasuna bermatzera begira?

Lekua eta eguna. Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkura.

Urriaren 14an,asteazkena, 9:00etatik aurrera.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua