Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2020/10/16

Manu Ayerdi: “Europako agentziak ezarri dituen lehentasunek bat egiten dute Nafarroako garapen ereduarekin, abiapuntu ona daukagu Europako funtsak jasotzeko”

“Egoera konplikatua da, baina oso arduratsu izaten ari gara probak eta azterketak egiterako orduan. Orain arte metatu den inzidentziaren datua ez dugu bat ere gustuko, zuzendu beharra daukagu. Lehentasuna da”. Nafarroako Gobernuaren Ekonomiaren eta Enpresen Garapenerako Sailburu Manu Ayerdik horrela baloratu zituen Foru Erkidegoan Covid-19aren pandemiaren inguruan eman diren azken datuak, Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan.

rss Ezagutzera eman
Manu Ayerdi:   “Europako agentziak ezarri dituen lehentasunek bat egiten dute Nafarroako garapen ereduarekin, abiapuntu ona daukagu Europako funtsak jasotzeko”

ARGAZKIA JAITSI

Sailburuak aitortu duenez “ez da positiboa”  Estatuan birusaren eragin-egoeraren buruan egotea, biztanle kopuruaren arabera, baina “Nafarroako Gobernutik zein erakunde publikoetatik” egiten ari den lanaren balioa aldarrikatu du.

 Ayerdik ez du ukatu are neurri “drastikoagoak” hartu beharko direla birusa are gehiago hedatzea saihesteko, eta aitortu du inpaktu ekonomikoa are handiagoa izango dela ziurgabetasun egoerak bere horretan jarraitzen badu eta murrizketak aplikatu ezik. “Egoki jotzen ditugun neurriak jartzen ari gara, baina nahikoak ez badira, beste batzuk hartu beharko ditugu”.

Bere departamentuak Covid-19aren ondorioei aurre egiteko egiten ari den lanaz, Ayerdik nabarmendu du laguntzarik handienak izan direla “langile autonomoentzat aurreikusi direnak. Estatuko ERTEekin eta ICO lineekin bateratzen dira. Uste dut lehen zartakoa geldiarazten lagundu dutela, baina ziurgabetasun ekonomikoa benetan kezkagarria da” .

Hala ere, Ayerdi itxaropentsu agertu da Nafarroak, bere proiektuekin, ekonomia suspertzera begira Europatik emango diren funtsen zati bat har dezakeelakoan. “Europako agentziak ezarri dituen lehentasunek bat egiten dute Nafarroako garapen ereduarekin, eta horrek gure alde egiten du (trantsizio energetikoa eta energia berriztagarriak). Funts horiek nola banatuko diren jakiteko zain gaudela, Nafarroan buru belarri ari gara lanean funts horiek jasotzeko, eta abiapuntu ona daukagu horretarako”.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua