Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2020/11/11

Parlamentuko Lehendakariak 2021. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua jaso du gaur eguerdian

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak 2021. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua jaso du gaur Elma Saiz Ogasun eta Ekonomia Kontseilariaren eskutik. Abenduaren 23an egitekoa da eztabaida Osoko Bilkuran.

rss Ezagutzera eman
Parlamentuko Lehendakariak 2021. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua jaso du gaur eguerdian

ARGAZKIA JAITSI

Unai Hualde-k lege honen "esangura berezia" azpimarratu du, "are gehiago egungo pandemiaren testuinguruan, osasun, gizarte eta ekonomia arloan izaten ari den ondorio larriekin".

Horri dagokionez, lehendakariak “hiru arlo nagusitan (Hezkuntza, Osasuna eta Eskubide Sozialak) aurreikusitako gastu sozialaren bolumena" nabarmendu du, bai eta "Nafarroa Suspertu 2020-23 Planean jasotako neurriak garatzeko aurreikusitako 507 milioiak" ere.

 Hualdek, azkenik, Foru Parlamentuari egokitu zaion "funtsezko" papera nabarmendu du Gobernuan gehiengo absoluturik ez dagoelako, eta talde parlamentarioei "beharrezkoak diren akordioak lortzeko lan egiteko" eskatu die. “Lan handiko asteak ditugu aurretik, aurreko ekitaldietakoak ez bezalako baldintzetan. Koronabirusak Ganberaren usadio eta ohiturei ere eragin die, nahiz eta saio telematikoetara ohitzen ari garen".

 

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua