Next Euskadi
Alderdi Eguna 2021

Prentsa Aretoa

2021/03/04

M-8a eta aktibismo feminista

Martxoaren 8a iristear daukagu 2021eko egutegian. Gatazka politiko eta ideologikoez josita eta haiek erabat baldintzatutako Martxoaren 8a izango dugu aurtengoa, zarata handiarekin, segurtasun epidemiologikotik mugimendu feministaren estigmatizazioraino doazen diskurtsoekin, egun honen benetako esanahiari mesede eskasa egiten dioten aldagaiekin.

rss Ezagutzera eman
M-8a eta aktibismo feminista

ARGAZKIA JAITSI

Ez dugu ahaztu behar Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela, emakumeen eskubideen alde eta bizitza duin eta parekidearen alde historian zehar emakume guztiek egin duten lan eskerga aitortzeko eta eskertzeko eguna, hain zuzen. Esfortzu hura egin zuten gaur aktibismo feminista deitzen duguna egiten ari zirela jakin gabe. 

Lan hura egin zuten ikusiezin bihurtu zituzten emakumeek, horietako gutxi izan baitira publikoki aintzatetsiak; hain zuzen ere, Emakumeen Nazioarteko Egunak eraman behar gintuzke hausnarketa sakona egitera emakumeok, gure inguru hurbilean zein gure adierazpen publikoa etengabe zigortzen duten legeriekin behin eta berriz isilarazten gaituzten herrialdeetan, pairatzen ditugun desberdintasunak agerian uzteko egiteke geratzen zaigun lan eskergaz.

Aktibismo feminista hori, gaur egungo emakumeok egiten dugun lan hori, behar-beharrezkoa da pedagogia egiten jarraitzeko, pedagogia ezinbestekoa baita emakumearen abantzamendua kriminalizatuz ultraeskuinaren aldetik egiten diren diskurtsoei aurre egiteko, zein emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna behar dugula erakusteko, gizartea osatzen duten pertsona guztien arteko parekidetasuna bermatuko duen gizarteak baino ezin baita “gizarte demokratiko eta aske” izena  hartu.

Emakumeen Nazioarteko Egun honen bidez aitortzen dugu urteko gainerako egunetan emakumeen eskubideak gizarteko esparru guztietan bultzatzeko eta sustatzeko lana egiten eta aldarrikatzen dugun emakume guztien jarduna, jarrera proaktibo eta dinamikoarekin egiten dugu,gainera, etenik ez duen lanarekin, behin betiko bihurtu behar direnekin, gure helburu guztiak lortu arte, helburu gardenak baitira gidatzen gaituztenak, inola ere ez ilunak.

Gaur egungo aktibismo feministak azaleratu nahi ditu mendeetan zehar emakumeak baldintzatzeko erabili diren rol guztiak, eta rol horiek auzitan jartzea bilatzen du, hauen artean emakumeek gizartean duten posizio pribatua, gaur gaurkoz ez baitira ondo ikusiak bizitza publikora irteten direnak; edo emakumeei egozten zaizkien balore sozialak, beti gutxietsiak baitira gizonei egozten zaizkienekin alderatuta.

XXI. mendean murgilduta gaudela, emakumeen aktibismoak erronka asko ditu aurretik oraindik. Aspalditik datozkizun guztiak, eta gaur egungo inguruabar sozialetan planteatzen zaizkigun guztiak, emakumeen eskubide guztiak lortu arte aurrera egiten jarraitzeko asmoa baitugu, orain arte lortutakoan atzera pausurik egin gabe. Halaber, bistatik galdu gabe inola ere baztertuko ez dugun helburua dela gizartea eraldatzea, hezkuntzan eta osasunean zein politikan eta esparru ekonomikoetan, emakumeak bigarren mailako eginkizunetara mugatu dituzten egitura zaharkituak iraultzea helburu.

Mugimendu feministak; emakumeen mugimenduak, Liberiako emakumeek egin zuten sexu greba bezalakoa, bakerako bidea errazten lagundu zuena; Islandiako “Emakumeen Egun Askea”, parekidetasun ekonomikoa erreklamatzeko egin zena; azken aldian #MeToo mugimenduak mundu osoan izan duen oihartzuna…… historiak erakutsi du aldaketa  lorgarria dela aktibismo kolektibo eta feministaren bidez eramaten bada.

Emakume guztiok gara beharrezko, eta denon artean lortuko dugu.

 

Egilea Blanca Regúlez Álvarez da, EAJ-PNVren Nafarroako Herrialde Buru Batzarreko Berdintasun burukidea eta Geroa Baiko foru parlamentaria

 

 

 

 

 

 

 

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua