Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2021/05/28

Unai Hualdek euskara liskar politikorako arma gisa erabiltzeari uzteko eta normalizazioaren bidean urratsak ematen jarraitzeko deia egin du

Euskaltzaindiak Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuren aretoan egin du maiatzeko batzarra

rss Ezagutzera eman
Unai Hualdek euskara liskar politikorako arma gisa erabiltzeari uzteko eta normalizazioaren bidean urratsak ematen jarraitzeko deia egin du

ARGAZKIA JAITSI

Euskaltzaindiak Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuren aretoan egin du gaur maiatzeko batzarra, eta Unai Hualdek konklabea baliatu du gogorarazteko euskara ez dela "liskar politikorako arma gisa erabili behar, baizik eta berezko hizkuntza gisa, bere aberastasun osoan, errezelorik gabe".

Euskaltzaindiako kideei egindako harreran Unai Hualdek adierazi du euskara hizkuntza propio gisa tratatzeko desio hori 2019ko abenduan, Parlamentuaren domina Euskaltzaindiari eman zitzaionean azaleratu zuela, baina “zoritxarrez, ez da hala izan, oraindik ere badago etxe honetan gure hizkuntza, euskara, errezeloz hartzen duenik”.

Euskarari buruzko Foru Legearen inguruan dagoen eztabaidari dagokionez, Lehendakariak adierazi du batzuen iritziz “legea gaindituta” dagoela eta beste askorentzat, berriz, “gainditu ezinezko muga bat” dela gaur egun indarrean dagoen legea”. Hori dela eta, Nafarroan euskararen normalizazioan aurrerapausuak emateko deia egin du, esaterako, “funtzio publikoan sartzeko merezimendu gisa baloratuz”. “Zeharo naturala izan beharko litzateke, sen oneko kontu hutsa da”.

Unai Hualdek, amaitzeko, Euskaltzaindiak "euskararen defentsan eta sustapenean" duen papera azpimarratu du, eta Euskaltzaindiarekin eta arlo honetan diharduten gainerako eragileekin batera norabide horretan lanean jarraitzearen aldeko apustua egin du.

Bilkuraren aurretik, Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak bere bulegoan hartu ditu Andres Urrutia Euskaltzainburua, Sagrario Aleman Nafarroako ordezkaria, Adolfo Arejita idazkaria, Miriam Urkia Gipuzkoako ordezkaria eta Jean-Baptiste Coyos Iparraldeko ordezkaria.

 

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua