Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2021/10/16

Nafarroako EAJ-PNVk Herrialde Batzarrean aztertu ditu gaur egungo garai politikoa eta aurrekontuei buruzko negoziaketa

Nafarroako EAJ-PNVk gaur Iruñeko egoitzan egin du Ohiko Herrialde Batzarra, alderdikide guztiei irekita, Covid-19aren eraginez azken aldian bete behar izan diren murrizketak amaituta.

rss Ezagutzera eman
 Nafarroako EAJ-PNVk  Herrialde Batzarrean aztertu ditu gaur egungo garai politikoa eta aurrekontuei buruzko negoziaketa

ARGAZKIA JAITSI

Bilera telematikoak nagusi izan diren hilabeteen buruan, Herrialde Batzarra presentzialki egin ahal izan da  berriz ere, eta bertan aztertu da 2021/2022 garai politiko berri honen hasieran ematen ari den egoera politikoa.

Batzarrean aurkeztu da Alderdiak aldi politiko honetarako egin duen planifikazioa, burukideek Nafarroako eskualde ezberdinetako uri erakundeekin egingo dituzten aldiriko bilerak barne hartzen dituena. Erronka berrien artean, Uri Buru Batzar berrien eraketa eta kultura eta gizarte esparruetan aurrera eramango diren hainbat jarduera aurreikusten dira. Batzar berean azaldu dira Alderdiak azken aldi honetan abiarazi dituen barne prozesuak, azaroaren 27an eta 28an egingo den Batzar Nagusian burutuko direnak. Hain zuzen ere,EAJ-PNVren Batzar Nagusia ere atzeratu behar izan zen pandemiaren zioz.

Beste alde batetik, batzar berean berretsi nahi izan da EAJ-PNVren borondatea dela  Alderdiaren eta Geroa Bairen udal esparruan lan egiten eta laguntzen jarraitzea, herriguneetan zein koalizioaren barne organoetan. Zentzu honetan, EAJ-PNVren Nafarroako alderdikideek  aztertu dute Alderdiak berrikitan abiarazi duen prozesua koalizio-akordio berri bat lantzeko, Uxue Barkosen lidergopean alderdi politiko sozial-berde berria eratu dela aintzat harturik.

Amaitzeko, EAJ-PNVren Herrialde Batzarrak gaur egungo egoera politikoa aztertu da Nafarroan eta Estatuan 2022rako Aurrekontuei buruzko negoziaketan murgilduta dauden aldi honetan. Bietan, Alderdiaren lana bideratuko da Nafarroako hiritarren interesak defendatzera.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua