Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2021/11/17

Nafarroako EAJ-PNVk oso balorazio positiboa eman dio Euskal Taldeak Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloa hornitzeko lortu duen 5 milioi euroko zuzenketari

Kirolaren Legea aldarazteko lortu den zuzenketaren garrantzia ere nabarmendu du, Kirol-sozietate anonimoak ez diren kluben zuzendaritza batzordeek orain arte aurkeztu behar zuten abala kentzea ekarriko baitu, Osasuna futbol taldeari eta bere bazkideei zuzenean eragiten dien zerbait.

rss Ezagutzera eman
Nafarroako EAJ-PNVk oso balorazio positiboa eman dio Euskal Taldeak Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloa hornitzeko lortu duen 5 milioi euroko zuzenketari

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak oso positibotzat jotzen du Euskal Taldeak Kongresuan Nafarroaren alde aurkeztutako zuzenketak onartu izana. Zuzenketa hauek ekarriko dituzte Berrikuntza Digitalaren Poloa hornitzeko bost milioi euroko inbertsioak, bai eta, Amaiurko Museoarentzako 100.000 euro  eta Kirol Lege berrirako funtsezko zuzenketa bat ere ,kirol-sozietate anonimoak ez diren Osasuna bezalako kluben zuzendaritzek aurkeztu behar duten abala kentzeko.

Bestalde, bost milioi euro bideratuko dira IRIS Lab proiekturako, Nafarroako Gobernuko Ekonomiaren eta Enpresen Garapeneko Departamentua buru duena, Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileek, garapen Ekonomikoarekin lotutako eragileek eta irtenbide digitalak ematen dituzten enpresek osatutako komunitatearen adostasunaren eta inplikazioaren ondorioz. Ekosistema hori azpiegitura eta zerbitzu fisiko zein birtualen inguruan egituratzen da. Irisek bermatzen du edozein tamainatako enpresek, teknologikoak izan ala ez, aukera digitalak baliatu ahal izatea eskaintzen dien leihatila bakar honen bidez:

• Inbertsioa egin aurretik teknologia testatzea

• Ezagutza zientifiko-teknologikoaren transferentzia

• Networking aukerak, besteak beste

Unai Hualde NBBren presidentearen hitzetan, “Berrikuntza Digitalaren Gunerako Euskal Taldeak lortutako inbertsioa trantsizio digitalerako bultzada bat da, Nafarroako enpresa-ehuna jada hor sartuta baitago, eta esparru digitaleko berrikuntzaren aldeko apustu sendoa”. 

Bestetik Napar Buru Batzarrak ospatu du 100.000 €ko partida  lortu izana Amaiurko Gazteluko eta Baztango Bisita Zentrorako. Partida hori aurretik lortutakoei gehitu behar zaie, eta Haraneko bizitza kulturalari bultzada emango dio Amaiurko gudu erabakigarriaren 500. urteurrena beteko den urtean.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua