Prentsa Aretoa
2024/04/30
Bixente Arozena Biurrarena hil da, EAJ-PNVko Nafarroako presidente ohia
EAJ-PNV Nafarroatik minez eta penaz agurtu dugu Bixente Arozena Biurrarena alderdikidea

Bixente Arozena Biurrarena, 1987tik 1992ra Napar Buru Batzarreko presidentea, hil da astearte honetan, apirilaren 30ean, 87 urte zituela.
Arozena oso gizon abertzalea izan zen, demokrata, apala, alderdiarekiko leiala, bere lurrari, jaioterriari, Arantzari eta Bortzirietako eskualdeari oso atxikitua.
NBBko presidente gisa, 1991ko apirilean EAJ-PNV Nafarroak Zapatari kalean duen egoitza erosi zuen, alderdiak 1936an konfiskatu zen arte zuen espazio enblematikoa berreskuratuz.
NBBko presidente izan baino hamarkada bat lehenago, eta klandestinitatetik irten eta 1977ko Iruñeko Batzar historikoaren ondoren, EAJ-PNVren Aberri Batzarreko kide aukeratu zuten 1978an.
Arantzako zinegotzia eta alkatea (2003-2007), Udalbide-Udalbiltzako sorkuntzan paper erabakigarria izan zuen eta Batzorde Eragileko kide izan zen hasieratik.
2018an, EAJ-PNV Nafarroak urtero ematen duen "Sanferminetako zapia" jaso zuen. Hitzordu horretan, Unai Hualde NBBko presidenteak bere ibilbide politikoa ekarri zuen gogora, "gaur gauden lekuan egotea ahalbidetu duen pertsona bat bezala, Nafarroako historiako ordezkaritza instituzional handienarekin".
"Argi dugu puntu honetara iritsi bagara alderdikide askori esker dela, baita Bixenteri esker ere", amaitu zuen Hualdek. EAJ-PNV Nafarroatik esker on hau errepikatu nahi dugu gaur. Goian bego.
Nabarmenak...
Nafarroa
2025/04/01
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Europako Legebiltzarra
2024/05/18