Prentsa Aretoa
2024/10/01
Napar Buru Batzarrak barne hauteskunde prozesua deitu du, azaroaren 23an Herrialde Batzar batekin amaituko dena
NBB-eko exekutiba berria, Batzar Nazionaleko ordezkariak eta Nafarroako Justizia Herrialde Epaimahaiko kideak aukeratzeko lehen itzulia urriaren 17tik 29ra izango da
EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak, gaur egin duen bilkuran, NBBko lehendakaria, NBBko 10 burukide, Batzar Nazionaleko 15 ordezkari titular eta 5 ordezko eta Nafarroako Justizia Herrialde Epaimahaiko 3 kide titular eta 2 ordezko hautatzeko barne hauteskunde prozesua deitu du. Prozesua azaroaren 23an amaituko da, Herrialde Batzar batekin.
NBBko exekutiba berria, Batzar Nazionaleko ordezkariak eta Nafarroako Justizia Herrialde Epaimahaiko kideak aukeratzeko lehen itzulia urriaren 17tik 29ra bitartean egingo da, eta bigarren itzulia azaroaren 8tik 20ra bitartean. EAJ-PNV Nafarroak gaur arratsaldean igorri dizkie Herrialdeko Uri Erakundeei prozesuaren dokumentazioa eta egutegia.
Lehenengo itzuliari dagokionez, uri erakunde bakoitzak, gehienez, honako hauek proposatuko ditu: NBBko lehendakaritzarako hautagai bat, burukide izateko sei hautagai, Batzar Nazionalerako aurreikusitako hautagaien erdiak (10), eta Justiziako Herrialde Epaimahaiko hiru hautagai. Bigarren itzulian, gutxienez bi uri erakunderen babesa jaso duten hautagaiak aukeratu ahal izango dira.
Gogoratu behar da edozein uri erakundek aurkez eta/edo bozka diezaiekeela alderdiaren Nafarroako edozein uri erakundetan afiliatuta dauden pertsonei, eta Herrialde Estatutuen arabera beharrezkoa dela gutxienez bi urtez afiliatuta egotea eta Emakumeen eta Gizonen Orekarako Planean eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean xedatutakoa betetzea.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/12/11
Nafarroa
2024/11/27
EBB
2024/11/24
Nafarroa
2024/10/09
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Europako Legebiltzarra
2024/05/18