Prentsa Aretoa

2025/01/17

Napar Buru Batzarrak sektore eta lurralde erantzukizunen banaketa eta datozen lau urteetarako Ekintza Plana onartu ditu

EAJ-PNV Nafarroak otsailaren 22an, larunbatean, ospatuko du bere Ohiko Herrialde Batzarra eta bere jarduera proposamenak aurkeztuko dizkie Udal Erakundeei

rss Ezagutzera eman
Napar Buru Batzarrak sektore eta lurralde erantzukizunen banaketa eta datozen lau urteetarako Ekintza Plana onartu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Napar Buru Batzar (NBB) berritu berriak aste honetan onartu du Batzorde Eragileko kideen ardura sektorialak eta lurraldekoak banatzea, baita datozen lau urteetarako Ekintza Plana ere, azken asteetan Unai Hualde presidentearen proposamena aztertu ondoren: barne-antolaketa, jarduera-ildo nagusiak eta lan-esparruak.

Era berean, NBBk Ohiko Herrialde Batzarra otsailaren 22an, larunbatean, egitea onartu du. Batzar horretan, jarduteko proposamenak aurkeztuko dizkie udal erakundeei. Bertan, 2024ko deskarguak egingo dituzte: Mikel Irujo Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilariak, Javier Leoz Iruñeko zinegotziak eta Blanca Regulez Nafarroako Parlamentuaren izenean.

Arduren banaketari dagokionez, NBB berriak, Nafarroaren kohesio soziala eta lurralde egituraketa indartzearen aldeko apustuan, burukide arduradunak izango ditu bere zonaldeko udal erakundeen ekintza koordinatzeko, Iruñea (Carlos Andrés), Iruñerria (Andoni Serrano), Sakana (Javi Ollo), Baztan-Bortziriak (Ione Fagoaga), Lizarraldea (Blanca Regúlez), Zona Media (Amaiur Guindeo), Erribera (Anika Luján) eta Pirinio (Txiki Telletxea).

Sektore-arloei dagokienez, onartutako banaketak honako hauen ardura duten burukideak biltzen ditu: Garapen Ekonomikoa (Amaiur Guindeo), Energia eta klima-aldaketa (Juanjo Ausan), Udal-ekintza eta lurralde-oreka (Txiki Telletxea), Hezkuntza, Kirola eta Euskara (Anika Lujan), Zerbitzu publikoak eta Berdintasuna (Blanca Regulez) eta Memoria, bizikidetza eta kultura-ekintza (Carlos Andrés).

NBBko idazkaritza Blanca Regulezi dagokio, eta NBBko diruzaintzaz Ione Fagoaga arduratuko da. Bestalde, NBBk lau ekintza arlotan erantzukizunak onartu ditu: Antolakuntza, afiliazioa eta gazteria (Andoni Serrano), Komunikazioa (Idoia de Carlos), Gizartearekiko harremanak, ekintza eta dinamizazio soziala (Andoni Serrano eta Idoia de Carlos) eta Hausnarketa politiko eta instituzionala (Javi Ollo).

Gizarte dinamizazioa, udalgintza, autogobernuaren eta euskararen garapena, eta Nafarroaren aniztasuna errespetatuz eremu abertzalea indartzea dira EAJ-PNV Nafarroak hurrengo agintaldian izango dituen erronkak, Nafarroako herritarrentzat etorkizun hobe baten alde lan egiteko helburuarekin eta EAJ-PNV Nafarroari atxikitako indar politiko gisa hazten eta sendotzen jarraitzeko helburuarekin, 115 urteko presentziarekin Foru Komunitatean.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua