Prentsa Aretoa
2025/02/08
Manuel Irujo funtsezkoa da balio demokratikoen defentsan, etikak eta justiziak politikan duten garrantzia erakusten baitu
Patxi Agirrek "Manuel Irujo: kristau, demokrata eta euskalduna" liburua aurkeztu du Iruñean; EAJ-PNV Nafarroako hitzaldi zikloaren saio berri batean.

Patxi Agirre Arrizabalagak "Manuel Irujo: kristau, demokrata eta euskalduna" liburua aurkeztu zuen aste honetan Iruñean, joan den abenduan EAJ-PNV Nafarroak Zapateria 50en hasi zuen hitzaldi zikloaren barruan.
1891n Lizarran jaioa, Manuel Irujo demokraziaren eta giza eskubideen defendatzaile sutsua izan zen bere bizitza osoan. Nafarroako Foru Aldundirako diputatua 1921 eta 1923an, Gorteetako diputatua Gipuzkoatik 1931, 1933 eta 1936an, karterarik gabeko ministroa Largo Caballeroren Gobernuan, Justizia ministroa Negrinen Gobernuan, ministroa Bigarren Errepublikan (1945 – 1947) eta senataria Nafarroagatik 1977an, funtsezko figura izan zen balio demokratikoen defentsan.
Agirre Arrizabalagaren lanak zerbait bereizten badu, kristau fedeak Irujoren ibilbide politikoan izan zuen eraginaren analisia da. Bere garaiko integrismo erlijiosoa gainditu eta Europako korronte katoliko-kristauarekin lerrokatu zen. Diktadura frankistaren zein edozein motatako biolentzia politikoaren aurkari sutsua izan zen, demokrazia eta justizia soziala defendatu zituen beti, eta Euzkadi demokratiko eta baketsu baten alde borrokatu zuen beti, etikak eta justiziak politikan duten garrantzia erakutsiz.
Nabarmenak...
Nafarroa
2025/03/14
Nafarroa
2025/03/05
Nafarroa
2025/03/04
Nafarroa
2025/02/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Europako Legebiltzarra
2024/05/18