Prentsa Aretoa
2025/02/15
EAJ-PNV Nafarroak talde eragile bat sortu du Nafarroan Emakume Abertzale Batzaren espiritua berreskuratzeko helburuarekin
Alderdian afiliatutako emakumeek lehen topaketa bat egin dute, antolatutako ekintza-talde gisa egituratzeko

EAJ-PNV Nafarroak alderdian afiliatutako emakumez osatutako talde eragile bat jarri du martxan, Emakume Abertzale Batzaren (EAB) espiritua berreskuratzeko asmoz. Izan ere, Estatuko lehen erakunde politiko femeninoa izan zen (1922ko maiatzean sortua), euskal emakume abertzaleak ahaldundu zituena.
"Emakume Abertzale Batza erakunde politiko bat baino askoz gehiago izan zen. Mugimendu feminista, eraginkorra eta indartsua izan zen, eta bere izpiritua, EAJ-PNV Nafarroako emakumeak, gaurtik aurrera berreskuratu nahi dugu Nafarroan ", adierazi du Blanca Regúlez Napar Buru Batzarreko Berdintasun burukide eta taldearen koordinazio arduradunak.
Regulezek gogorarazi duenez, "ez da lehen aldia EAJ-PNVk euskal emakume nazionalistek EABtik egin zuten lana balioesten duena, gizarte-eredu berri baten alde eta emakumeek politikan erabateko parte-hartzearen alde apustu egin zuten emakume ausarten lana eta konpromisoa aitortuz".
"Urrats horiei jarraituz, gaur Nafarroatik beste urrats bat eman nahi dugu gure aurrekoak oroitzeko eta omentzeko, eta emakumeen eta emakumeentzako ekintza talde antolatu gisa egituratu, emakumeek Nafarroako politikan, bizitza sozialean eta bizitza publikoan duten lidergoa eta parte-hartzea sustatzeko modu gisa", adierazi du.
Lehen topaketa honetan, aurrera egin da talde eragilearen lan-dinamiketan, baita EAJ-PNV Nafarroako emakumeek aurten egingo dituzten hainbat proposamenetan ere (jarduerak, hitzaldiak, topaketak...).
Nabarmenak...
Nafarroa
2025/03/14
Nafarroa
2025/03/05
Nafarroa
2025/03/04
Nafarroa
2025/02/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Europako Legebiltzarra
2024/05/18