Prentsa Aretoa
2025/03/05
Nafarroako EAJ-PNVk erantzukizunak eskatu dizkie UPNri eta PPri Manu Ayerdiren izen onari eta haren ibilbide politiko eta profesionalari eragin zaion kalteagatik
Unai Hualde Napar Buru Batzarraren presidentea pozik agertu da azkenean auzitegiek artxibatu egin dutelako “hasieratik asmo txarrez, maltzurkeriaz eta alderdikeriaz” erabilitako kasua

Nafarroako EAJ-PNVk erantzukizunak eskatu dizkie UPNri eta PPri Manu Ayerdiren izen onari eta ibilbide politiko eta profesionalari egin zaion kalteagatik, Nafarroako Probintzia Auzitegiak "Davalor auzia" artxibatua izan dela ezagutu ondoren.
Unai Hualde Napar Buru Batzarraren presidentea pozik agertu da UPNk eta PPk "lehen momentutik beretik, Manu Ayerdiren aurkako jazarpen kanpaina lotsagabe baten bidez, asmo txarrez, maltzurkeriaz eta alderdikeriaz" erabili duten kasu bat artxibatua izan delako.
Nafarroako Probintzia Auzitegiak auzia artxibatutakoan eta delitu zantzurik egiaztatu ez delarik NBBren presidenteak adierazi duenez “egiaztatuta geratu da, beste behin ere, politikaren judizializazioa eman dela, eskuinak ohiko duen lokatz-jokoa”, eta gogoraekarri duenez “Nafarroako EAJ-PNVn eta Geroa Bain urteak daramatzagu Espainiako Estatuan hain ohiko bihurtu zaigun politikaren judizializioa hori sufritzen”.
Hualderen esanetan, "horrelako jazarpenek aurpegia eta begiak dituzten pertsonei eragiten diete zuzen-zuzenean, eta arduradun publiko bikainak izan direnen ospe profesionala kaltetzea bilatzen dute, Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta Garapen Ekonomikoko kontseilari eta NBBko presidente ohiaren kasuan, esaterako".
Hualdek gogoratu duenez, Comptos Ganberak berak, Nafarroan fiskalizatzeko eskumena duen organoak, eragiketan irregulartasun zantzuak ezetzi zituen, eta kritikatu du “batzuen eta besteen aurpegi bikoitza, halako salaketak jartzen dituzten esku berberekin, ekitaldi publikoetan txalotzen baitute Sodenak azken 40 urteotan Nafarroaren garapenaren mesedetan egin duten ekarpena, jakin dakitelarik Sodena kapital arriskuko sozietatea".
Azkenik, Nafarroako EAJ-PNVk Manu Ayerdiri eta bere lantalde osoari adierazi nahi izan die “adeitasun, elkartasun eta babes osoa”, beren haragietan pairatu baitituzte "aurkari politikoaren jazarpen eta judizializazioan oinarritutako politika egiteko modu baten ondoriorik txarrenak". "UPNn edo PPn inork hartuko al du bere gain Ayerdiren izen onari eta ibilbide politiko eta profesionalari egindako kaltearen erantzukizuna" adierazi du NBBko presidenteak.
Nabarmenak...
Nafarroa
2025/03/14
Nafarroa
2025/03/04
Nafarroa
2025/02/28
Nafarroa
2025/02/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Europako Legebiltzarra
2024/05/18