Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/03/25

EAJ-PNV Nafarroak adierazi du Trafikoaren eskumena Nafarroari eskualdatzeak "zor historikoa gainditzen" duela

Unai Hualde Napar Buru Batzarreko (NBB) presidenteak Euskal Taldeak eta EAJ-PNVk transferentzia hori errealitate bihurtzeko izan duten bultzada baloratu du

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV Nafarroak adierazi du Trafikoaren eskumena Nafarroari eskualdatzeak

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV Nafarroak dio trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren gaineko eskumen esklusiboa Nafarroari eskualdatzeak "zor historikoa gainditzen" duela, eta ontzat jo du Euskal Taldeak eta EAJ-PNVk transferentzia hori errealitate bihurtzeko emandako bultzada erabakigarria.

El presidente del Napar Buru Batzar (NBB), Unai Hualde, recuerda que EAJ-PNV impulsó
Unai Hualde Napar Buru Batzarreko (NBB) presidenteak gogorarazi du EAJ-PNVk eskumen horren transferentzia bultzatu zuela Uxue Barkosekin, hau Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzan zegoenean 2018an, eta aurreko legealdian Pedro Sanchez presidente izendatzeko akordioan sartzea lortu zuela, "EAJ-PNV Madrilen Nafarroako herritarren ahotsa izateko eta interesak defendatzeko lanean" ari dela erakutsiz.

NBBko presidenteak adierazi duenez, "transferentzia honen lorpena oztopo-lasterketa bat izan da, eta estatuko alderdi zentralista eta zikoitz batzuek gure foru-autogobernuan edozein aurrerapen eta garapenaren aurrean izan ohi duten erresistentzia politikoari, bidaldi honetan, Auzitegi Goren errebisionistaren epai bat gehitu behar izan diogu, aurreko jurisprudentziarekin alderatuta okerragoa izan dena".

"Trafikoaren transferentzia amaitzea eskumen historiko bat berrezartzea da, Foru Hobekuntzan aitortua, gure oinarrizko arau instituzionala. Nafarroak Trafiko eskumenak zituen 1928an, eta frankismoak usurpatu egin zituen; beraz, eskumen hori eskualdatzeak zor historiko bat kitatzea dakar ", esan du.

Hualderen esanetan, eskumen horren transferentzia "EAJ-PNVk Nafarroarekin duen konpromisoaren beste adibide bat da, herritarren ongizatea hobetzeko eta gure lurraldean inbertsioak egiteko konpromisoarena, azken urteotan Aitor Estebanek gidatutako Kongresuko Euskal Taldearen bultzadari esker argitara eman diren proiektuen zerrenda luze batekin bat egin duelako".

Ildo horretan, NBBko presidenteak ohartarazi duenez, "gure lurraren etorkizunerako oso garrantzitsuak diren bi eskumenen transferentzia betetzeke dago oraindik, hala nola I+G+Bren eta beken eskumena, Pedro Sanchez legegintzaldi honetarako presidente egin zuen inbestidura-akordioan jasotakoak, eta etenik gabe doaz, baina nahiko genukeena baino presa gutxiagorekin".

"EAJ-PNVtik lanean jarraituko dugu PSOEk gurekin eta Nafarroako herritarrekin hartutako konpromisoak eta akordioak bete ditzan, Foru Komunitateak bere gain har ditzan Foru Hobekuntzaren arabera dagozkion eskumen guztiak, 43 urteren ondoren oraindik bete gabe daudenak. Eta hori Parlamentuan Nafarroak autogobernu eta subiranotasun maila handiagoak izan ditzan irekitako Ponentzian lanean jarraitzeari uko egin gabe ", ondorioztatu du NBBko presidenteak.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua