Prentsa Aretoa

2025/06/12

EAJ-PNV Nafarroak bilera bat izan du Nafarroako Ikastolen Elkartearekin

NBBeko presidentea, Unai Hualde, Blanca Regulez idazkaria eta Anika Lujan Hezkuntza eta Euskarako burukideak bilera bat izan dute Oier Sanjurjo, Josu Reparaz eta Janire Graciarekin

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV Nafarroak bilera bat izan du Nafarroako Ikastolen Elkartearekin

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV Nafarroak bilera bat izan du aste honetan Nafarroako Ikastolen Elkartea-Federación de Ikastolas de Navarra elkarteko ordezkariekin, EAJ-PNVren exekutiba berriak gure erkidegoko gizarte, ekonomia, hezkuntza eta beste arlo batzuetako eragileekin etengabeko harremana izateko duen helburuaren baitan.

Napar Buru Batzarrak eskatutako bileran, Unai Hualde NBBko presidenteak, Blanca Regúlez idazkariak, Anika Lujan Hezkuntza eta Euskara burukideak, Oier Sanjurjo Ikastolen Elkarteko presidenteak, Josu Reparaz zuzendariak eta Janire Gracia arduradun pedagogikoak parte hartu dute.

Anika Lujan Hezkuntza eta Euskara burukideak adierazi duen bezala, "Nafarroako Ikastolen Elkartearekin hasi dugu bilera erronda hau, ikastolak hezkuntza eta euskara lotzen dituen elementu nagusietako bat direlako, eta EAJ-PNVk ikastolen proiektuari beti erakutsi dion babesagatik. Azpimarratzekoa da ikastolek gure herrian hain errotuta dagoen euskararekiko eta kooperatibismoarekiko duten konpromisoa".

Bileran, besteak beste, egungo gizarteak eta, ondorioz, hezkuntza sistemak dituen aldaketak eta Nafarroako ikastolek dituzten erronkak izan dituzte hizpide.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua