Prentsa Aretoa

2025/09/04

Nafarroako EAJ-PNVk fiskalitatea eta Aurrekontuak ezarri ditu aldi politiko berrirako lehentasun nagusi gisa, eta autogobernuan sakontzea aldarrikatu du

Napar Buru Batzarrak aktualitate politikoari heldu dio oporren bueltan egin duen lehen ohiko bileran

rss Ezagutzera eman
Nafarroako EAJ-PNVk fiskalitatea eta Aurrekontuak ezarri ditu aldi politiko berrirako lehentasun nagusi gisa, eta autogobernuan sakontzea aldarrikatu du

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak atzoko bileran heldu zion aldi politiko berriari buruzko lehen hausnarketari, oporren bueltarako deitu duen lehen ohiko bileran. Hala, lehentasun nagusi gisa jarri zuen akordio fiskal berri bat adostea, nafarren errenta ertain eta baxuena ez ezik autonomoena ere hobetzeko, eta esparru industriala eta etxebizitza parkearen egoera egoera hobean jartzeko. Era berean, Gobernukideekin batera Aurrekontu berriak negoziatzea du helburu, industriarako, osasun arlorako edo klima aldaketaren erronkei aurre egiteko besteko dotazioak planteatzera begira.

Fiskalitateari dagokionez, EAJ-PNV pozik dago PSNk akordio fiskal berrian errenta ertain eta baxuei lasaitzeko arrazoiak eman behar zaizkiela ulertu omen duelako, aspaldiko partez Geroa Bai koaliziotik erreklamatu dugun bezala.

Halaber, Nafarroako EAJ-PNVrentzat guztiz beharrezkoa da hasi berri den aldi politiko honetan autogobernuaren garapenean sakontzea, I+G+b eskuduntzen eta beken transferentzia burutzeko, dagoeneko aurrera pausuak eman direlarik 2023an PSOErekin Pedro Sánchezen inbestidurarako adostu zen akordioari esker edo Ekonomia Itunaren eguneratzeari buruzko negoziaketari anbizioz helduz.

“Aldi politiko berri honi begira erronka handiak planteatu ditugu, hala nola Osasun Legea, Industria Legea, Merkatari Txikien Legea, Despopulatze eta Landa Garapenerako Legea edo Gardentasun Legea onartzea, eta ekinean jarriko gara hiritargoaren bizimodua hobetzeko kontu handi hauek agenda politikoan eta Parlamentuaren agendan jasota gera daitezen, ahaztu gabe, jakina, Foru Hobekuntza Arautzen duen Lege Organikoaren erreformarako oinarri akordio bat ekarri beharko duten lanei jarraipena eman behar zaiela”, adierazi du NBBren presidente Unai Hualdek.

NBBk era berean aztertu du Nafarroako Parlamentuan Ikerketa Batzorde bat sortzea eta martxan jartzea iragan ekainean UCOren txostenean kargu sozialista batzuen praktiken inguruan jaso zirenak eta Santos Cérdanen ondorengo gartzelaratzea aztertzeko. Hualderen hitzetan “zorrotz jardungo dugu agiri guztiak zorroztasunez aztertuak izan daitezen eta behar diren guztiak ager daitezen, hiritarren aurrean argi baino argiago gera dadin Nafarroako Gobernuaren kudeaketan ez dela ustelkeria izpirik eman”.

Azkenik, NBBren presidenteak gogora ekarri du 2025. Urtean “urte borobila” izaten ari dela Nafarroan 115 urte bete dituen EAJ-PNVrentzat. Halaber, 10 urte bete dira “aldaketaren Gobernua” martxan jarri zenetik. Hala “ hiritarrentzat mesedegarriak diren politikak egin diren ibilbidea” aldarrikatu du “zatiketa eta polarizazioa baztertu ditugulako zerbitzu ematen diogun gizartearen gehiengo zabalaren alde lan egiteko; eta lurralde honetan euskal nortasun ikurrak aldarrikatzeko, babesteko eta zaintzeko, berez nafar ikurrak direlako, aniztasunari zor zaion errespetutik, betiere, baina harrotasun osoz”.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua