Prentsa Aretoa

2025/11/14

EAJ-PNV Nafarroako Merkatarien Elkartearekin bildu da eta hurbileko merkataritza bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du

Unai Hualde NBBko presidentea, Carlos Andres burukidea eta Pablo Ezkurra Batzar Nazionaleko kidea Carlos Albillo eta Inma Elkanorekin bildu dira

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV Nafarroako Merkatarien Elkartearekin bildu da eta hurbileko merkataritza bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV Nafarroa Nafarroako Merkatarien Elkarteko ordezkariekin bildu da aste honetan. Bertan, hurbileko merkataritza bultzatzen jarraitzeko eta gizarte kohesioaren eta lurralde orekaren bidez aukerak sortuko dituen merkataritza biziaren alde lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi du.

Napar Buru Batzarrak eskatutako bileran, Unai Hualde NBBko presidenteak, Carlos Andres burukideak (Iruñeko Udaleko Sustapen Ekonomiko, Berrikuntza, Gazteria eta Garapenerako Lankidetza Arloko zuzendaria) eta Pablo Ezkurra EAJ-PNVko Batzar Nazionaleko kideak (Nafarroako Gobernuko Merkataritza eta Kontsumo zuzendari nagusia) parte hartu zuten. Nafarroako Merkatarien Elkartearen aldetik, Carlos Albillo (Iruñeko Alde Zaharreko kudeatzailea CCA) eta Inma Elcano (Nafarroako Merkatarien Elkarteko gerentea) izan ziren.

Bileran hainbat gai jorratu ziren, hala nola Merkataritzarako Foru Lege berria, Ekonomia Sustapenerako Arloen Legea, belaunaldien arteko erreleboa eta Lekuko tresna, Iruñeko Udalak bultzatua eta Geroa Baik Nafarroako Aurrekontu Orokorrei egindako bi zuzenketa izendunen bidez finantzatua, baita martxan dauden beste proiektu batzuk, udal eta foru deialdien aldaketak eta sektorearen egoera orokorra ere.

Bilera EAJ-PNV Nafarroako exekutibak gizarte, ekonomia, hezkuntza eta beste arlo batzuetako eragileekin etengabeko harremana ezartzeko helburuetan kokatzen da.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua