Prentsa Aretoa
2026/01/16
Nafarroako EAJ-PNVk munizipalismoaren egitekoa aldarrikatu du euskal nortasunaren eta autogobernuaren defentsan
Napar Buru Batzarrak "mugarri demokratiko" gisa gogoratu du gaur 49 urte Etxarri Aranatzen onartutako manifestua eta artean ilegalizatuta jarratzen zuen Ikurrina jarri izana
Nafarroako EAJ-PNVk gaur aldarrikatu nahi du munizipalismoak nortasunaren eta autogobernuaren defentsan bete duen eginkizuna, eta “mugarri demokratiko” gisa gogoratu du duela 49 urte Etxarri Aranatzen onetsi zen manifestua, Ikurrina jartzearekin amaitu zen Ezohiko Osoko Bilkuran. Azpimarragarria da une hartan Ikurrinak ilegalizatuta jarraitzen zuela.
Napar Buru Batzarrak gogoratu du 1977ko urtarrilaren 16an, Etxarri Aranatzeko Udalak udal guztiak alkateen asanbladara deitu zituela, 1976ko uztailaren 21an, foruen abolizioaren mendeurrenean, Bergaran sustatu zen ekimen munizipalistaren oihartzuna jasoz. Orduko Barne Ministro Rodolfo Martín Villak ekitaldia debekatu zuen eta Guardia Zibilak eta Polizia Armatuak kontrolak jarri zituzten bertara joateko errepideetan, alkateei babesa emateko bertan egon nahi zuten milaka pertsonei Etxarrira joatea galaraziz.
Hala eta guztiz ere, Etxarri Aranatzek ezohiko bilkura egin egin zuen eta `Amnistia , Foruak eta Elebitasuna´ goiburupean 176 udalen babesa jaso zuen adierazpena onartu zuen. Horri gehitu zitzaizkion foru eskubideak berreskuratzeko eskakizunak eta amnistia, euskararen koofizialtasuna, Ikurrinaren legalizazioa, alderdi politikoen legalizazioa eta Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Gipuzkoarako estatutu bat eskatuz egin ziren aldarrikapenak. Osoko bilkuraren amaieran txistulariek Nafarroako Gorteen Ereserkia interpretatu zuten eta bertaratuek `Gernikako Arbola´ eta `Eusko Gudariak´ abestu zituzten. Ikurrina ofizialki jarri zen Udaletxean lehen aldiz, artean ilegalizatuta zegoena.
Hala, Nafarroako EAJ-PNVk, gaur azpimarratu nahi du Etxarriko Osoko Bilkura osatzen zuten pertsona haien garrantzia, jaso zituzten mehatxuak gorabehera ez baitzuten amore eman eta ez baitzioten utzi diktadura ezabatu ezin izan zituen nortasun eta proiektu politikoa defendatzeari. Pertsona horiek dira: Javier Mauleon Ijurra; Manuel Ijurra Echarri; Antonio San Martin Villanueva; Eleuterio Ochagavia Bacaicoa; Juan Jose Botanz Razquin; Jose Miguel Arbizu Lizarraga; Fernando Huici Igoa; Valentin Lizarraga Liciaga; Antonio Igoa Erdocia; eta Luis Manuel Nagore Biurrun.
49 urte geroago, Nafarroako EAJ-PNVk gaur berretsi nahi du eskubide nazionalen defentsa demokratikoarekin hitzemanda daukan konpromisoa, herri gisa ditugun eskubideekin, hain zuzen. “Etxarri Aranatzekoa naziotasunaren eta demokraziaren berrespen ekintza aitzindaria izan zen, udaletatik normaltasun demokratikorantz aurrera egiteko zegoen borondatea erakutsi zuena frankismoaren egitura zaharrek indarrean jarraitzen zuten garaian; hauxe da nondik gatozen ez ahazteko keinua, ezta gu baino lehenago egon zirenak ere, gure nagusiak”, adierazi du Napar Buru Batzarraren presidente Unai Hualdek.
Ondoren,Estatuak Ikurrina legalizatu eta hiru egunetara, 1977ko urtarrilaren 19an ofizialki eta II. Errepublikaren amaieratik lehen aldiz, Ikurrina jarri zen Konstituzio Plazan, Donostiako lehengo Udaletxean. Ondoren, Ikurrina Nafarroako hainbat udaletxetan jarri zuten eta jazarria izatetik naturaltasun osoz hasi zen erakusten demokraziaren sinbolo gisa.
“Urrats hori mugimendu zabalago baten parte izan zen euskal udalerri askotan, uste baitzuten trantsizio demokratikoa ezin zela soilik Madrildik hartutako erabakien mende egon, eta aurrerapauso bat eman zuten herrietatik, tokiko erakundeetatik, udaletatik. Askatasunaren, duintasunaren eta autogobernuaren aldeko keinu lasai, arduratsu eta guztiz demokratikoa", esan du Napar Buru Batzarraren presidenteak.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
EBB
2025/11/17
Nafarroa
2025/11/14
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























